Kantu inprobisatuaren nazioarteko jardunaldiak 2015-09-17

Leongo jardunaldiak: parte-hartzaileak eta egitaraua

Europa bat-batean. Territorio Archivo Activación 10: Itinerarios de la cultura oral izenburua dute jardunaldi hauek.

Inprobisatzaile hauek izango dira han:
- Kanariar Uharteetatik:
Verseadoreak: Yerai Rodriguez eta Lidia Moreno
Musikaria: Jesus Cerpa García
-Galiziatik:
Regueifeiroak: Daniel Alexandre Vecino “Pinto d’Herbon” eta Xairo Vecino
-Euskal Herritik:
Bertsolariak: Maialen Lujanbio eta Ane Labaka

Gai-jartzaile lanak Itxaso Paiak egingo ditu eta Karlos Aizpurua arituko da itzultzaile lanetan.

Eta hauxe egitaraua:
Irailak 25, ostirala
Regueifeiroen, verseadoreen eta bertsolarien emanaldia
Ordua: 21:00
Lekua: Cerezales del Condado, Leon
Cerezales Antonino y Cinia Fundazioaren egoitzan (Antonino Fernandez kalea, 76)
Aurkezlea: Alfredo Puente

Irailak 26, larunbata
Bertsolari dokumentalaren trailerraren proiekzioa (gaztelerazko azpitituluekin) eta hiru adieretako ordezkariez osatutako mahai ingurua
Ordua: 17:00
Lekua: Leon hiriburua
Sierra Pambley Fundazioaren egoitzan, areto nagusian (Sarrera Damaso Merino kaleko 2. zenbakitik)

Regueifeiroen, verseadoreen eta bertsolarien emanaldia
Ordua: 20:00
Lekua: Leon hiriburua
Sierra Pambley Fundazioaren egoitzan, lorategian. Eguraldi txarra eginez gero, egoitza barruan (Sarrera Damaso Merino kaleko 2. zenbakitik)
Gai-jartzailea: Itxaso Paia

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra