Bihar bertso-saio berezia egingo dute Bilbon. Bertsolariak eta zientzialariak elkartuko dira oholtzan "Jakinduriek mundue erreko dau: 3 bertsolari eta 5 zientzialari aurrez aurre" emanaldia eskaintzeko. Ez da lehenengo aldia bertsoa eta zientzia lotzen direla; izan ere, 2005ean Donostian Fisikako Kongresu bat egin zenean ere antolatu zuten antzeko zerbait. Hemen dituzue irudiak ikusgai.
2005ean Fisikako Kongresua egin zen Donostian eta zientzialari eta ikerlarien artean baziren Nobel Saridunak ere. Pedro Miguel Etxenike fisika doktorea aritu zen kongresuaren antolaketa-lanetan eta bera oso bertsozalea denez, ezin izan zuen aukera galdu bere kideei bertsolaritza zer zen erakusteko.
Saio berezia antolatu zuen: afalostean bideo batzuk jarri zituzten zientzialariei bertsolaritzaren ezaugarriak azaltzeko eta jarraian, Andoni Egaña aritu zen bertsotan eta Xabi Payak egin zituen itzultzaile-lanak. Bertsotarako gaiak fisikariek eurek jarri zituzten, eta horietako bat Zulo Beltzen teoriari buruzkoa izan zen.
Hemen dituzue entzungai Andoni Egañak abestutakoak.