Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 2015-09-28

Arkaitz Oiartzabal "Xamoa" eta Beñat Lizaso nagusitu dira asteburuan

Arkaitz Oiartzabal "Xamoa" eta Beñat Lizaso nagusitu dira asteburuan
Larunbatean 340 bertsozale elkartu ziren Azpeitian eta, atzo berriz, 290 entzule izan ziren Lasarte-Orian. Datorren asteburuan Elgoibarren izango da kanporaketa.
 Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final zortzirenetako bi kanporaketa jokatu dira asteburu honetan.

 Larunbatean, Azpeitiko Soreasu Antzokian, 340 bertsozale elkartu ziren saioa jarraitzeko. Honela gelditu zen sailkapena:

 1.- Arkaitz Oiartzabal "Xamoa"-k  439,5 puntu
 2.- Nerea Elustondok              432 puntu
 3.- Nahikari Gabilondok           426,5 puntu
 4.- Ander Lizarraldek             425,5 puntu
 5.- Unai Mendizabalek             424 puntu
 6.- Amaia Iturriotzek             421 puntu

 Ondorioz, Arkaitz Oiartzabal "Xamoak" final laurdenetarako zuzeneko sailkapena lortu du. Ormaiztegin ariko da, azaroaren 1ean, Iñaki Apalategi eta puntuazioaren arabera sailkatutako beste lau bertsolarirekin.

 Igandean Lasarte-Orian

 Atzo, berriz, Lasarte-Orian jokatu zen kanporaketa, Manuel Lekuona Kultur Etxean, 290 bertsozaleren aurrean. Honela gelditu ziren puntuazioak:

 1.- Beñat Lizasok        426 puntu
 2.- Maider Arregik       415 puntu
 3.- Mikel Artolak        415 puntu
 4.- Xabier Sukiak        412,5 puntu
 5.- Aitor Irastortzak    399,5 puntu
 6.- Gorka Azkaratek      398 puntu

 Gauzak horrela, Beñat Lizaso ere final laurdenetarako sailkatu da zuzenean.

 Aste honetan Elgoibarren

 Asteburu honetan saio bakarra jokatuko da. Larunbatean izango da, Elgoibarko Herri Antzokian. Honako seikote hau aterako da oholtzara:

 Manu Goiogana
 Unai Muñoa
 Oihana Iguaran
 Iñigo Gorostarzu
 Iban Urdangarin
 Manex Mujika

 Sarrerak, ohi bezala, www.bertsosarrerak.eus atarian eskuratu daitezke.

 Sailkapena

 Hiru saio jokatuta eta beste hiruren faltan, honela dago sailkapena:

 1.- Jon Maia                     456,5 puntu, zuzenean sailkatua
 2.- Ane Labaka                   444 puntu
 3.- Arkaitz Oiartzabal "Xamoa"   439,5 puntu, zuzenean sailkatua
 4.- Nerea Elustondo              432 puntu
 5.- Iñigo Mantzizidor "Mantxi"   427 puntu
 6.- Nahikari Gabilondo           426,5 puntu
 7.- Beñat Lizaso                 426 puntu, zuzenean sailkatua
 8.- Ander Lizarralde             425,5 puntu
 9.- Unai Mendizabal              424 puntu
 10.- Amaia Iturriotz             421 puntu
 11.- Beñat Iguaran               420 puntu
 12.- Eli Pagola                  420 puntu
 13.- Maider Arregi               415 puntu
 14.- Mikel Artola                415 puntu
 15.- Xabier Sukia                412,5 puntu
 16.- Haritz Mujika               409 puntu
 17.- Aitor Irastorza             399,5 puntu
 18.- Gorka Azkarate              398 puntu

Albiste gehiago

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra

Araitz Katarain, Izaro Bilbao eta Janire Arrizabalaga - elkarrizketa 2024-03-13

«Bertso munduratze prozesu horretan sortzen diren gatazkak gorpuztuko ditugu, mimoz, arduraz eta umorez»