Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 2015-09-29

Larunbateko bertso onenak sarean

Larunbatean Azpeitian jokatu zen Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bigarren final-zortzirena. Arkaitz Oiartzabal "Xamoa"-k irabazi zuen eta final-laurdenetarako zuzeneko txartela lortu du. Bigarren sailkatu zen Nerea Elustondo, hirugarren Nahikari Gabilondo, laugarren Ander Lizarralde, bosgarren Unai Mendizabal eta seigarren Amaia Iturriotz. Hemen dituzue bertsoaldi onenak ikusgai.
Larunbatean Azpeitian jokatu zen Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bigarren final-zortzirena. Arkaitz Oiartzabal "Xamoa"-k lortu zuen lehen postua eta ondorioz, final-laurdenetan abesteko zuzeneko txartela.

Bigarren sailkatu zen Nerea Elustondo, hirugarren Nahikari Gabilondo, laugarren Ander Lizarralde, bosgarren Unai Mendizabal eta seigarren Amaia Iturriotz.

Hauek beste saioetan gertatzen denaren zain geratu beharko dute hurrengo fasera sailkatzen diren ala ez jakiteko. Hemen duzue behin-behineko sailkapena.

Ikusgai dituzue Azpeitiako bertsoaldi onenak eta biharko prest egongo dira igandean Lasarte-Orian jokatu zen saiokoak.

Arkaitz Oiartzabal "Xamoa" eta Beñat Lizaso nagusitu dira asteburuan

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra