Kantu Inprobisatuaren Nazioarteko Jardunaldiak 2015-09-30

Maialen Lujanbio: "Berezia da gure kontestutik kanpo bertsotan egitea"

"Europa bat-batean. Territorio Archivo Activación 11: Itinerarios de la cultura oral" jardunaldiak egin dituzte asteburu honetan Cerezales del Condadon eta Leongo hiriburuan. Han elkartu dira Kanariar Uharteetako, Galiziako eta Euskal Herriko kantu inprobisatzaileak eta arrakastatsuak izan dira eskainitako mahai-inguru eta emanaldiak. Maialen Lujanbio eta Ane Labaka bertsolariak aritu dira kantuan eta Itxaso Paiak egin ditu gai-jartzaile lanak emanaldietako batean. Bideoa honetan bildu ditugu jardunaldiei buruzko hiruen iritzi eta sentipenak.
Gustora itzuli dira Leongo jardunaldietatik bertsolari, gai-jartzaile eta Mintzola Fundazioko kideak. Cerezales del Condadon eta Leongo hiriburuan egin dituzten mahai-inguru eta kantu-emanaldietan jende askok parte hartu baitu.

Kanariar Uharteetako, Galiziako eta Euskal Herriko kantu inprobisatzaileak elkartu dira "Europa bat-batean. Territorio Archivo Activación 11: Itinerarios de la cultura oral" izeneko jardunaldietan eta Maialen Lujanbiok dioenez "berezia da gure kontestutik kanpo bertsotan egitea".

Maialen Lujanbio eta Ane Labaka bertsolariak aritu dira kantuan inprobisatzaile kanariar eta galiziarrekin, eta Itxaso Paiak jarri zituen gaiak larunbateko emanaldian. Berak aitortu digunez "galiziarrak eta kanariarrak beldurtuta zeuden hasieran, beraiek gairik gabe inprobisatzeko ohitura baitute".

Fundación Cerezales Antonio y Ciniak, Fundación Sierra Pambleyk, Donostia 2016, Europako Kultur Hiriburuak eta Mintzola Fundazioak elkarlanean antolatu dituzte asteburuko jardunaldiak Europa bat-batean egitasmoaren baitan. Udazkeneko bigarren hitzordua Bartzelonan izango da azaroaren 6tik 8ra.

Bideoa honetan bildu ditugu jardunaldiei buruz Maialen Lujanbio, Ane Labaka eta Itxaso Paiak kontatu dizkiguten iritzi eta sentipenak.






Albiste gehiago

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu

Bizkaiko finala larunbatean Bilbon 2025-12-17

Bizkaiko zortzi finalisten aldartea eta helburuak

Jexux Mari Irazu

Larunbatean 21:00etan ETB1en 2025-12-04

Laudio eta Errezilgo bertsoak Hitzetik Hortzeran

Mirari Martiarena

Nafarroako Bertsolari Txapelketa - Finala 2025-11-21

Aniztasunaren argazkia oholtzan

Jexux Mari Irazu