Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 2015-10-01

Elgoibarren izango da asteburuko hitzordua

Elgoibarren izango da asteburuko hitzordua
Manu Goiogana, Unai Muñoa, Oihana Iguaran, Iñigo Gorostarzu, Iban Urdangarin eta Manex Mujika ariko dira kantuan Herri Antzokian.
 Asteburu honetan final zortzirenetako kanporaketa bakarra jokatuko da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan. Elgoibarko Herri Antzokian izango da hitzordua larunbatean, arratsaldeko 17:30etatik aurrera. Asier Iriondo gidari dela, honako seikote hau aterako da kantura:

 Manu Goiogana
 Unai Muñoa
 Oihana Iguaran
 Iñigo Gorostarzu
 Iban Urdangarin
 Manex Mujika


 Hamalauna bertso puntuagarri

 
 Fase honetan bertsolariek hamalauna bertso puntuagarri kantatu beharko dituzte. Honako hauek dira egin beharreko ariketak:

 -Binaka, gaia emanda, zortziko handian hiruna bertso.
 -Binaka, gaia emanda, zortziko txikian hiruna bertso.
 -Bakarka, lehen puntua emanda, zortziko txikian bina bertso.
 -Binaka, gaia emanda, hamarreko txikian hiruna bertso.
 -Kartzelako lana: Bakarka, gaia emanda, nahi den doinu eta neurrian, hiruna bertso.

 Sarrerak eskuragarri


 Oraindik ere badago saiorako sarrerak erosteko aukera. Internet bidez www.bertsosarrerak.eus atarian egin daiteke erosketa. Sarrera arruntak 9 euroko prezioa dauka, baina Bertsozale Elkarteko bazkideek 6 eurotan eskuratu dezakete eta gaztetxoek 4 eurotan. Horrez gain, saioaren aurretik arratsaldeko 16:00etan zabalduko dira leihatilak.

 Sailkapena

 Hiru saio jokatuta, honela dago sailkapena:

 1.- Jon Maia                     456,5 puntu, zuzenean sailkatua
 2.- Ane Labaka                   444 puntu
 3.- Arkaitz Oiartzabal "Xamoa"   439,5 puntu, zuzenean sailkatua
 4.- Nerea Elustondo              432 puntu
 5.- Iñigo Mantzizidor "Mantxi"   427 puntu
 6.- Nahikari Gabilondo           426,5 puntu
 7.- Beñat Lizaso                 426 puntu, zuzenean sailkatua
 8.- Ander Lizarralde             425,5 puntu
 9.- Unai Mendizabal              424 puntu
 10.- Amaia Iturriotz             421 puntu
 11.- Beñat Iguaran               420 puntu
 12.- Eli Pagola                  420 puntu
 13.- Maider Arregi               415 puntu
 14.- Mikel Artola                415 puntu
 15.- Xabier Sukia                412,5 puntu
 16.- Haritz Mujika               409 puntu
 17.- Aitor Irastorza             399,5 puntu
 18.- Gorka Azkarate              398 puntu 

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra