Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 2015-10-08

Arrasaten eta Andoainen izango dira azkeneko saioak

Arrasaten eta Andoainen izango dira azkeneko saioak
Asteburu honetan bukatuko da final zortzirenetako fasea. Larunbatean Arrasaten izango da saioa eta igandean Andoainen. Bertan jakingo da zein diren aurrera egiten duten 23 bertsolariak.
 Asteburu honetan bukatuko da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final zortzirenetako saioa. Bi saio jokatuko dira.

 Larunbatean Arrasaten

 Larunbatean, arratsaldeko 17:30ean hasita, Arrasateko Amaia Antzokian izango da hitzordua. Asier Iriondo aurkezle dela, honako seikote hau aterako da oholtzara;
 
 Eneritz Artetxe
 Haritz Casabal
 Egoitz Eizagirre
 Aratz Igartzabal
 Iñaki Gurrutxaga
 Felix Zubia

 Saio horretako irabazlea zuzenean sailkatuko da azaroaren 1ean Ormaiztegin jokatuko den final laurdenetako saiora.

 Igandean Andoainen


 Igandean jokatuko da fase honetako azkeneko saioa, arratsaldeko 17:30ean hasita, Andoaingo Bastero kulturgunean. Inaxio Usarraldek aurkeztuko du saioa. Bertsotan, berriz, honako bertsolari hauek jardungo dira:

 Ibai Esoain
 Gemma Urteaga
 Jokin Uranga
 Antton Fernandez
 Asier Azpiroz
 Unai Gaztelumendi


 Saio honetako irabazlea hilaren 31n Zestoan jokatuko den final laurdenetako kanporaketara sailkatuko da zuzenean.

  Hamalauna bertso puntuagarri
 
 Fase honetan bertsolariek hamalauna bertso puntuagarri kantatu beharko dituzte. Honako hauek dira egin beharreko ariketak:

 -Binaka, gaia emanda, zortziko handian hiruna bertso.
 -Binaka, gaia emanda, zortziko txikian hiruna bertso.
 -Bakarka, lehen puntua emanda, zortziko txikian bina bertso.
 -Binaka, gaia emanda, hamarreko txikian hiruna bertso.
 -Kartzelako lana: Bakarka, gaia emanda, nahi den doinu eta neurrian, hiruna bertso.

  Sarrerak eskuragarri

 Oraindik ere badago saioetarako sarrerak erosteko aukera. Internet bidez www.bertsosarrerak.eus atarian egin daiteke erosketa. Sarrera arruntak 9 euroko prezioa dauka, baina Bertsozale Elkarteko bazkideek 6 eurotan eskuratu dezakete eta gaztetxoek 4 eurotan. Horrez gain, saioen aurretik arratsaldeko 16:00etan zabalduko dira leihatilak.

 Sailkapena

 Igandeko saioaren ondoren 23 bertsolarik egingo dute aurrera: saioetako sei irabazleek eta puntuazioz sailkatuko diren 17 bertsolarik. Momentuz, honela dago sailkapena:

 1.- Jon Maia                     456,5 puntu, zuzenean sailkatua
 2.- Ane Labaka                   444 puntu
 3.- Arkaitz Oiartzabal "Xamoa"   439,5 puntu, zuzenean sailkatua
 4.- Nerea Elustondo              432 puntu
 5.- Manu Goiogana                428 puntu, zuzenean sailkatua
 6.- Iñigo Mantzizidor "Mantxi"   427 puntu
 7.- Nahikari Gabilondo           426,5 puntu
 8.- Beñat Lizaso                 426 puntu, zuzenean sailkatua
 9.- Ander Lizarralde             425,5 puntu
 10.- Unai Mendizabal              424 puntu
 11.- Oihana Iguaran              423,5 puntu
 12.- Amaia Iturriotz             421 puntu
 13.- Beñat Iguaran               420 puntu
 14.- Eli Pagola                  420 puntu
 15.- Manex Mujika                417,5 puntu
 16.- Maider Arregi               415 puntu
 17.- Mikel Artola                415 puntu
 18.- Xabier Sukia                412,5 puntu
 19.- Haritz Mujika               409 puntu
 20.- Unai Muñoa                  407,5 puntu
 21.- Iñigo Gorostarzu            403 puntu
 22.- Aitor Irastorza             399,5 puntu
 23.- Gorka Azkarate              398 puntu
 24.- Iban Urdangarin             397,5 puntu  

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra