Ximun Ibarra "Zubikoa" eta Juan Joxe Eizmendi" Errezil" bertsolariak omenduko dituzte 2015-10-09

Xalbador Eguna igandean Urepelen

Igandean ospatuko da Xalbador Eguna Urepelen eta aurten, Mixel Aire "Xalbador"-ekin batera Ximun Ibarra "Zubikoa" eta Juan Joxe Eizmendi "Errezil" bertsolariak ere omenduko dituzte. Ikusgai duzuen bideoan "Xalbadorrek" bere jaioterria zen Urepeleri jarritako bertsoa entzun dezakezue.
Deiadarra elkarteak eta Euskaltzaindiak antolatu dute Xalbador Eguna. Larunbatean hasiko dira ospakizunak Urepelen. Iluntzeko 19:00etan Kalakan taldearen kontzertua izango da eta ondoren elkarrekin afaltzeko gonbita egin dute Xendarineko ahizpen kantuak entzunez.

Ezingo da asko luzatu larunbateko afalostea;  izan ere, igandean goizeko 9:00etan abiatuko da "Xalbador"-en etxolara joateko mendi-ibilaldia. Bazkalaurretik mahai-ingurua egingo dute Ximun Ibarra "Zubikoa" eta Juan Joxe Eizmendi "Errezil"  bertsolari omenduei buruz.

Dantza-emanaldi eta herri-kirol erakustaldiaren ondoren bazkaria egingo da eta segidan bertso-saioa.  Amets Arzallus, Sebastian Lizaso, Juan Joxe Eizmendi "Loidisaletxe" eta Jose Luis Gorrotxategi izango dira kantuan.

"Xalbador" Urepeli kantuan
Ikusgai duzuen bideoan "Xalbador"-ek bere jaioterria zen Urepeleri kantatutako bertsoa entzun dezakezue.  Izatez, hamabi bertsoko sorta da eta  ez-ohiko  doinua eta neurria ditu:  hamabiko txikia 7/6ko sei punturekin. "Nik zonbat pertsu alde" du izena doinuak eta hain juxtu, Urepeleri jarritako bertso-sortako lehen bertsoak eman zion izen hori.  Doinuaren jatorria honela azaltzen du "Xalbador"-ek berak: "Airea, Mixel Monaco zenak ezarri kantuena". 

"Odolaren mintzoa" izeneko liburuan argitaratu zituen bertso hauek. Liburua aurkeztu zen egunean omenaldia egin zioten "Xalbador"-i eta egun horretan bertan hil zen, 1976ko azaroaren 7an.


Xalbador Eguneko egitaraua
Urriaren 10a, larunbata:
· 19:00: Kalakan taldearen kantaldia, Urepeleko elizan.
. 21:00: Afaria. Xendarineko ahizpen kantuekin.
Urriaren 11, igandea:
. 09:00: Xalbadorren etxolara mendi ibilaldia, etxola eta Urepele ezagutzeko.
· 10:30: Meza nagusia, Xalbador eta Leoni, Zubikoa eta Errezil, Emile Larre eta beste hainbat lagun gogoratuz.
· 11:15: Zubikoa eta Errezil bertsolariei buruzko emanaldia eta mahai-ingurua.
. 11:30: Bizkaiko Salatzaile taldeko dantzariak, plazan.
. 13:00: Herri kirolak, Donazaharreko (Nafarroa Beherea) eta Mutrikuko (Gipuzkoa) taldeekin. Sokatira, sega, orga altxatzea eta lasto altxatzea.
. 14:00: Bazkaria, Xiberuko kantariek alaiturik.
· 15:30: Haurren txokoa.
· 15:30: Bertsolariak: Amets Arzallus, Sebastian Lizaso, Juan Jose Eizmendi Loidisaletxe eta Jose Luis Gorrotxategi. Gai-jartzailea: Joxe Mari Iriondo.
· 17:30: Erromeria, trikitilariekin.




Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra