Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 2015-10-13

Arrasateko bertsoaldi onenak ikusgai

Asteburuan jokatu dira Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final-zortzirenetako azken bi saioak. Larunbatean Arrasaten izan zen eta igandean Andoainen. Ikusgai dituzue Arrasateko bertsoaldi onenak eta Andoaingoak biharko prestatuko ditugu.
Arrasaten eta Andoainen jokatu dira asteburu honetan Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bi saio, final-zortzirenetako azkenak.

Arrasateko saioa Felix Zubiak irabazi zuen eta gainontzekoak honela sailkatu ziren hurrenez hurren: bigarren Eneritz Artetxe, hirugarren Iñaki Gurrutxaga, laugarren Haritz Casabal, bosgarren Egoitz Eizagirre eta seigarren Aratz Igartzabal.

Horrenbestez, erabakita geratu dira bigarren fasera sailkatu diren bertsolariak eta saioak.

Ikusgai dituzue Arrasateko bertsoaldi onenak eta biharko prest izango ditugu Andoaingoak. Lehen fase osoan abestu diren bertso onenak Bertsoaren atal berezian dituzue entzungai.


Gipuzkoako final laurdenetako taldeak, banan bana
Egin beharreko lanak: lau ofizio eta kartzela

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra