Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 2015-10-16

Gipuzkoako finala abenduaren 19ra aurreratu dute

Abenduaren 19an jokatuko da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala eta ez 20an, hasiera batean iragarrita zegoen moduan. Egun horretarako Espainiako hauteskundeak deitu dituzte eta horren aurrean finala egun batez aurreratzea erabaki du Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak. Gainerakoan ez da aldaketarik, Ilunben izango da saioa, arratsaldeko 17etan hasita eta zortzi bertsolarik hartuko dute parte.

Horrekin lotuta, asteazkenetik, urriaren 21etik aurrera salgai jarriko dira finalerako sarrerak. Gainerako saioetarako bezala, sarrerak internetez eros ahalko dira www.bertsosarrerak.eus webgunean. Horrez gain, herrialdeko hainbat lekutan ere salgai egongo dira finalerako sarrerak. Bertan, azaroaren 20ra arte egongo dira salgai

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra