Julio Soto eta Fernando Anbustegiren emanaldia 2015-10-21

Bertsoak ipuinen trukean

Bertsoak ipuinen trukean
"Istorio Trukea(n)" da Julio Soto eta Fernando Anbustegik prestatu duten emanaldi berria. Bertsolaria eta ipuin-kontalaria elkarrekin tokian tokiko istorioak kontatuz eta kantatuz. Estreinaldia ostiral honetan izango da Donostiako Casares Kultur-etxean arratsaldeko 19:30ean.
Fernando Anbustegi ipuin-kontalaria herriz herri, tokian tokiko pertsonaia batekin elkartuko da eta elkarrizketa baten bidez, bere ipuinetarako istorio berriak bilduko ditu. Ipuin horiek kontatuko ditu emanaldian. Julio Soto bertsolariak, ipuin kontalariak momentuan agindutako pertsonaiaren larrutik kantatuko du bere barrua bertsoz erakutsiz. Pertsonaia emanaldiro aldatuko dute.

Horixe da "Istorio Trukea(n)", bertsoak ipuinen truk eta ipuinak bertsoen truk: batek ipuinak eskainiko ditu eta besteak ordainetan hortik abiatutako bizipenak, istorioak, bertsoz kontatuko ditu.

Plazan askotan elkartu dira Fernando Anbustegi eta Julio Soto, bat bertsotarako gaiak jartzen eta bestea bertsotan. Orain, emanaldi berezi honetarako elkartu dira Lankuren bitartez. 

Emankizunaren estrenaldia ostiral honetan, hilak 23,  Donostiako Casares Kultur etxean izango da arratsaldeko 19:30ean.

Hurrengo emanaldiak

Urriaren 31an, Ondarroako Literatur Amuak zikloan izango dira Kofradia Zaharrean 12:30ean. Intxaurrondoko Larrotxenea kultur etxean azaroaren 25ean arratseko 19:00etan eta Durangon, Ahotsenean abenduaren 5ean 11:30ean.



Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra