Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 2015-10-28

Errenteriako bertsoak sarean

Igandean Errenterian jokatutako final-laurdeneko bertsoaldi onenak ikugai dituzue. Beñat Gaztelumendik irabazi zuen eta zuzenean sailkatu da hurrengo fasera. Azaroaren 29an Tolosan izango den finalaurrekoan abestuko du. Datorren asteburuan Zestoan eta Ormaiztegin izango dira saioak.
Beñat Gaztelumendik irabazi zuen igandean Errenterian egin zen saioa; Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bigarren final-laurdena. Hurrengo fasera zuzenean sailkatu da Gaztelumendi eta azaroaren 29an Tolosan izango den finalaurrekoan abestuko du.

Beste bost bertsolariak hurrengo saioetan gertatzen denaren zain geratu dira. Honela sailkatu ziren Errenterian, hurrenez hurren: bigarren geratu zen Iñaki Gurrutxaga, hirugarren Jon Martin, laugarren Ane Labaka, bosgarren Iñigo Mantzizidor "Mantxi" eta seigarren Amaia Iturriotz. Lortutako puntuazioen arabera, honela dago final-laurdenetako behin-behineko sailkapena.

Hemen ikus ditzakezue Errenteriako bertsoaldi onenak eta orain arteko saioetako bideo guztiak dituzue Bertsoako atal berezian.

Hurrengo saioak
Datorren asteburuan jokatuko dira final-laurdenetako hurrengo bi saioak Zestoan eta Ormaiztegin. Sarrerak salgai dituzue www.bertsosarrerak.eus atarian.




Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra