Europa Bat-batean ekimenaren baitan 2015-11-04

Kantu inprobisatuari buruzko jardunaldiak Bartzelonan, asteburu honetan

Kantu inprobisatuari buruzko jardunaldiak Bartzelonan, asteburu honetan
'Europa Bat-batean' egitasmoaren baitan, ahozko kantu inprobisatuari buruzko topaketa izango da Bartzelonan ostiral eta larunbatean. Kanariar Uharteko verseadoreek, Kataluniako glosadoreek eta Euskal Herriko bertsolariek elkarrekin bi erakustaldi eta kantu inprobisatuari buruzko hitzaldi bat eskainiko dituzte. 2016an, Nazioarteko Topaketak izango da Donostian, eta beste hainbat saio Euskal Herri osoan barrena.
Europa Bat-batean egitasmoaren baitan, ahozko kantu inprobisatuari buruzko topaketa izango da Bartzelonan ostiral eta larunbatean. Kanariar Uharteko verseadoreek, Kataluniako glosadoreek eta Euskal Herriko bertsolariek elkarrekin bi erakustaldi eta kantu inprobisatuari buruzko hitzaldi bat eskainiko dituzte.

Kanariar Uharteetatik Yeray Rodriguez eta Lydia Moreno arituko dira, José María Vega musikariak lagunduta. Herrialde Katalanetatik  Mireia Mena eta Ferriol Macip, Marcel Marimon eta Marçal Ramon musikarien laguntzaz. Euskal Herritik, Beñat Gaztelumendi eta Miren Amuriza arituko dira, Miren Artetxe arituko da gai jartzen eta Marc Febrer itzultzaile lanetan.

EGITARAUA
Azaroak 6, ostirala, Badalonan
Verseadoreen, glosadoreen eta bertsolarien emanaldia, 22:00etan.

Azaroak 7, larunbata, Bartzelonan

Hiru adieretako ordezkariez osatutako mahai ingurua, 12:00etan.
Verseadoreen, glosadoreen eta bertsolarien emanaldia, 20:00etan.

Leonen irailean egindako topaketaren jarraipena da Bartzelonakoa. Ahozko kantu inprobisatuaren adiera ezberdinak erakutsi asmoz antolatu den Europa Bat-batean egitasmoaren baitan antolatua, hainbat erakundek elkarlanean. Bartzelonakoa, zehazki, Cor de Carxofa elkarteak, Donostia 2016, Europako Kultur Hiriburuak eta Mintzola Fundazioak antolatua da.

Kantu inprobisatuaren Nazioarteko Topaketa, Donostia 2016 egitasmoaren baitan
Kantu inprobisatuaren Nazioarteko Topaketa egingo da datorren uztailaren 9tik 16ra, Europa Bat-batean ekimenaren barruan, DSS2016EU eta Mintzola Fundazioak elkarlanean antolauta. Bertan, besteak beste, sardiniarrak, kurduak, galiziarrak, kanariarrak, katalanak, galestarrak, austriarrak eta poloniarrak izango dira. Topaketa horren harira antolatu dira orain, udazkenean, Leongo eta Bartzelonako jardunaldiak.
2016ko apirilaren erdialdera, gainera, hainbat girotze saio egingo dira Euskal Herrian barna.

20 urteko bidea

Badira hogei urte bertsolariek nazioartera salto egin eta kantu inprobisatua duten beste kulturetako inprobisatzaileekin abestu eta topaketak egiten direla. 2003an egin zen Donostian, lehenengo aldiz, Ahozko inprobisazioa munduan izeneko nazioarteko topaketa Bertsozale Elkarteak antolatuta. Lau kontinente eta hamaika herritako kideak etorri ziren gurera. Elkar ezagutzeko, elkarrengandik ikasteko eta bat-batekoari buruzko kontzientzia hartzeko pizgarri izan zen.

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra