Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 2015-11-03

Zestoako bertsoaldi onenak ikusgai

Zestoan jokatu zen larunbatean Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako hirugarren final-laurdena. Nahikari Gabilondok lortu zuen lehen postua eta finalaurrekoetarako zuzeneko txartela. Gainontzekoak horrela sailkatu ziren: bigarren Alaia Martin, hirugarren Jon Maia, laugarren Jokin Uranga, bosgarren Manex Mujika eta seigarren Eneritz Artetxe. Ikusgai dituzue hango bertsoaldi onenak eta biharko prest izango ditugu Ormaiztegikoak.
Nahikari Gabilondok irabazi zuen larunbatean Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako hirugarren final-laurdena Zestoan. Honenbestez, abenduaren 6an Eibarren jokatuko den finalaurrekoan izango da zarauztarra.

Gainontzekoak datorren asteburuan Eskoriatzan jokatuko den azken final-laurdenaren zain geratu dira finalaurrekoetarako sailkapena ezagutzeko. Oraingoz, horrela dago bigarren fase honetako behin-behineko sailkapena.

Hemen dituzue ikusgai Zestoako bertsoaldi onenak eta biharko prest izango ditugu Ormaiztegikoak.



Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra