Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 2015-11-04

Ormaiztegiko bertsoak sarean

Igandean Ormaiztegin jokatu zen Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako azkenaurreko final-laurdena. Ander Lizarraldek irabazi zuen eta finalaurrekoetarako zuzeneko txartela lortu zuen. Gainontzekoak horrela sailkatu ziren, hurrenez hurren: bigarren Felix Zubia, hirugarren Iñaki Apalategi, laugarren Arkaitz Oiartzabal "Xamoa", bosgarren Unai Gaztelumendi eta seigarren Maider Arregi. Ikusgai dituzue hango bertsoaldi onenak.
Ander Lizarraldek irabazi zuen igandean Ormaiztegin jokatu zen final-laurdena. Beraz, azaroaren 22an Zarautzen jokatuko den finalaurrekoan abestuko du oiartzuarrak. Horrela geratu zen igandeko sailkapena: bigarren Felix Zubia, hirugarren Iñaki Apalategi, laugarren Arkaitz Oiartzabal "Xamoa", bosgarren Unai Gaztelumendi eta seigarren Maider Arregi.

Gainontzeko bostak datorren igandean Eskoriatzan jokatuko den final-laurdenean zer gertatzen denaren zain geratu dira hurrengo fasera sailkatu diren ala ez jakiteko. Horrela dago behin-behineko sailkapena.

Ikusgai dituzue Ormaiztegiko bertsoaldiak eta Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren atal berezian, orain arteko nabarmenenak.

Zestoako bertsoaldi onenak ikusgai

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra