Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 2015-11-05

Eskoriatzan jokatuko da azkeneko final laurdena

Eskoriatzan jokatuko da azkeneko final laurdena
Eskoriatzako Manuel Muñoz kiroldegian izango da hitzordua, igandean 17:30ean. Unai Agirre, Beñat Lizaso, Manu Goiogana, Mikel Artola, Oihana Iguaran eta Unai Mendizabal ariko dira bertsotan.
 Igande honetan bukatuko da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final laurdenetako fasea. Eskoriatzako Manuel Muñoz kiroldegian izango da azkeneko final laurdena, arratsaldeko 17:30ean. Iban Narbaiza aurkezle dela, honako seikote hau aterako da kantura:

 Unai Agirre
 Beñat Lizaso
 Manu Goiogana
 Mikel Artola
 Oihana Iguaran
 Unai Mendizabal


 Saioko irabazlea zuzenean sailkatuko da azaroaren 29an Tolosan jokatuko den finalerdira.

 Egin beharreko lanak

 Bertsolariek hamabosna bertso puntuagarri kantatu beharko dituzte. Hauek dira ariketak:

 -Binaka, gaia emanda, zortziko handian hiruna bertso
 -Binaka, gaia emanda, zortziko txikian hiruna bertso
 -Binaka, gaia emanda, sei puntuko motzean hiruna bertso
 -Binaka, rola emanda, hamarreko txikian hiruna bertso
 -Kartzela: bakarka, gaia emanda, nahi den doinu eta neurrian hiruna bertso

 Sarrerak salgai

 Oraindik ere badago Eskoriatzako saiorako sarrerak eskuratzeko aukera. Nahi izanez gero internetez egin daiteke www.bertsosarrerak.eus atarian. Igandean bertan aretoetako leihatilak arratsaldeko 16:00etan zabalduko dira, eta han ere izango da sarrerak eskuratzeko aukera. Gaztetxoek 4 eurotan erosi dezakete txartela, Bertsozale Elkarteko bazkideek 8 eurotan eta gainerakoek 11 eurotan.

 Sailkapena

 Hemezortzi bertsolari sailkatuko dira finalaurrekoetara: bost saioetako irabazleak eta puntuazio onena duten gainerako 13 bertsolariak. Lau saio jokatuta, honela dago oraingoz sailkapena:

 1.- Beñat Gaztelumendi              516 puntu, zuzenean sailkatua
 2.- Agin Laburu                     516 puntu, zuzenean sailkatua
 3.- Nahikari Gabilondo              504,5 puntu, zuzenean sailkatua
 4.- Ander Lizarralde                501 puntu
 5.- Iñaki Gurrutxaga                499,5 puntu
 6.- Felix Zubia                     499 puntu
 7.- Iñaki Apalategi                 498,5 puntu
 8.- Alaia Martin                    495 puntu
 9.- Beñat Iguaran                   491 puntu
 10.- Nerea Elustondo                490 puntu
 11.- Arkaitz Oiartzabal "Xamoa"     490 puntu
 12.- Jon Maia                       489,5 puntu
 13.- Jon Martin                     485,5 puntu
 14.- Unai Gaztelumendi              485 puntu
 15.- Ane Labaka                     476 puntu
 16.- Jokin Uranga                   475 puntu
 17.- Iñigo Mantzizidor "Mantxi"     474,5 puntu
 18.- Jexux Mari Irazu               473,5 puntu
 19.- Asier Azpiroz                  470,5 puntu
 20.- Eli Pagola                     459,5 puntu
 21.- Amaia Iturriotz                454 puntu
 22.- Manex Mujika                   453,5 puntu
 23.- Maider Arregi                  444 puntu
 24.- Eneritz Artetxe                441,5 puntu

Albiste gehiago

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra

Araitz Katarain, Izaro Bilbao eta Janire Arrizabalaga - elkarrizketa 2024-03-13

«Bertso munduratze prozesu horretan sortzen diren gatazkak gorpuztuko ditugu, mimoz, arduraz eta umorez»