Iruñean 2015-11-09

Bertsoaroako lehenengo jaialdia ikusgai

Aurtengo Bertsoaroako lehen bertso-jaialdia izan zen urriaren 29an Iruñean. Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Julio Soto, Eneko Fernandez, Sustrai Colina eta Julen Zelaieta aritu ziren kantuan Fernando Anbustegiren agindutara. Ikusgai dituzue hango bertsoaldi onenak.
Urriaren 29an izan zen Iruñean Bertsoaroako lehen jaialdia. Unai Iturriaga, Sustrai Colina, Julio Soto, Maialen Lujanbio, Eneko Fernandez eta Julen Zelaieta aritu ziren kantuan eta Fernando Anbustegik egin zituen gai-jartzaile lanak.

Ikusgai dituzue hango bertsoaldio onenak

Azken ekitaldia ostegunean

Bertsoaroa urtero antolatzen du Nafarroako Bertsozale Elkarteak  urria eta azaroan. Azken ekitaldia datorren ostegunean izango da. Bertso-jaialdia egingo dute Iruñeko Gurutze plazako institutuan eta kantuan izango dira Uxue Alberdi, Amets Arzallus, Ander Fuentes "Itturri", Aimar Karrika, Eneko Lazkoz eta Jon Maia.



Albiste gehiago

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra

Araitz Katarain, Izaro Bilbao eta Janire Arrizabalaga - elkarrizketa 2024-03-13

«Bertso munduratze prozesu horretan sortzen diren gatazkak gorpuztuko ditugu, mimoz, arduraz eta umorez»

Larunbat gauean 21:00etan ETB1en 2024-03-07

Hitzetik Hortzera Xabier Rico Arabako txapel emailearekin