Historikoa 2015-11-13

San Martin, txerria hil eta partiketak

Aste honetan izan da San Martin eguna. 1986ko Txapelketa Nagusiko finalaurrekoetan Jose Luis Gorrotxategi eta Millan Telleriari elkarrekin hazitako txerria partitzea egokitu zitzaien, puntuka.
1986ko Txapelketa Nagusian, finalerdiak bi itzulietara jokatu zituzten 1985etik hasitako faseetatik iritsi ziren 16 bertsolarik.
Zortzi bertsolariko bi talde egin eta bakoitzak bi saio jokatu zituen. Lehen finalerdia Tolosan izan zen goizez eta arratsaldez. Eta bigarren Bilbon. Tolosan arratsaldez kantatutako taldeak goizez aritu zen La Casilla polikiroldegian. Eta bertan, puntutako saioa egin behar izan zuten bertsolariek binaka. Jose Luis Gorrotxategi eta Millan Telleria egokitu ziren elkarrekin lan hau egiteko, eta Bernardo Mandalunizek jarri zien gaia: Txerri partiketa.

1986ko txapelketa honetan epaimahaikoak puntuak agerian ematen zituen, jendearen bistan alegia, eta grabazio honen bukaeran entzuten da Euskadi Irratiko esataria puntuak adierazten bere entzuleriari. Zuzenean eman zituen Euskadi irratiak finalerdietako saio hauek.

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra