Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 2015-11-18

Igandean hasiko dira Gipuzkoako finalaurrekoak Zarautzen

Astebeteko atsedenaren ondotik, Gipuzkoako Txapelketak finalaurreko faseari ekingo dio igandeann Zarautzen, Aritzbatalde kiroldegian. Oholtzan: Agin Laburu, Ander Lizarralde, Alaia Martin, Beñat Iguaran, Jon Martin eta Unai Gaztelumendi. Saioko irabazlea finalera sartuko da zuzenean. Saioa 17:30etan. Sarrerak: www.bertsosarrerak.eus gunean. ETBk igande gauean emango du laburpena eta Bertsoa sareko plazak astelehenean hautaketa zabala.
Astebeteko atsedenaren ondotik, Gipuzkoako Txapelketak finalaurreko faseari ekingo dio igandeann Zarautzen, Aritzbatalde kiroldegian. Oholtzan, sei bertsolari, Agin Laburu, Ander Lizarralde, Alaia Martin, Beñat Iguaran, Jon Martin eta Unai Gaztelumendi.  Saioko irabazlea finalera sartuko da zuzenean. Saioa 17:30etan. Sarrerak: www.bertsosarrerak.eus gunean.

Egin beharreko lanak
Bertsolariek 15 bertso puntuagarri kantatuko dituzte finalaurrekoetan. Orain arteko neurriekin alderatuta, 10ko handia da berezitasuna. Lanen ordena ere ez da ohikoa, zortziko txikia laugarren ariketa izango baita, kartzela aurretik.

    •    Binaka, gaia emanda, hamarreko handian, hiruna bertso.
    •    Bakarka, lehen puntua emanda, zortziko txikian hiruna bertso.
    •    Binaka, gaia emanda, 6 puntuko motzean hiruna bertso
    •    Binaka, gaia emanda, zortziko txikian, hiruna bertso.
    •    Kartzela: bakarka, gaia emanda, nahi den doinu eta neurrian, hiruna bertso.


Beste bi finalaurrekoak


Tolosan, azaroaren 29an
Beñat Gaztelumendi, Unai Agirre, Iñaki Apalategi, Nerea Elustondo, Beñat Lizaso eta Oihana Iguaran.

Eibarren, abenduaren 6an
Nahikari Gabilondo, Iñaki Gurrutxaga, Felix Zubia, Arkaitz Oiartzabal Xamoa, Jon Maia eta Mikel Artola.

Euskal Herriko txapelketarako txartela
Gipuzkoako Txapelketatik 17 lehenbizikoek izango dute Txapelketa Nagusian kantatzeko aukera. Hamasei herrialdeari dagozkionak dira eta Beñat Gaztelumendik, Euskal Herriko finalista izaki, jada eskura du txartel hori.

ETBn igandean laburpena eta Bertsoan astelehenean hautaketa zabala
ETBk igande gauean 40 minutuko laburpena emango du Herri Txiki programaren ondotik, 23:00etan. Bertsoa sareko plazak astelehenean hautaketa zabala eskainiko du eta asteartean bertsolarien balorazioak.

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra