Atzo aurkeztu zuten donostian 2015-11-25

'Nork' eleberri grafikoa aurkeztu dute Xabi Payak eta Patxi Gallegok, Bertsolari aldizkariaren 100. alerako

Xabi Payak bertsolariak eta Patxi Gallego kimikigileak 'Nork' komikia aurkeztu zuten atzo Donostian, Antxoka Agirre Bertsolari Aldizkariko zuzendariarekin batean. Aldizkariaren 100. alean dator lana. Andoni Egañak bosgarren txapela janzten du 2013ko txapelketa fiktizioan eta agurra kantatzen ari dela hil egiten da. Horren bueltan korapilatzen da haria. Bertso munduko pertsonak ez ezik euskal kulturgintzako hainbat aurpegi ere agertzen dira kontakizunean. Bertsoa oso presente dago lanean zehar.
Xabi Payak bertsolariak eta Patxi Gallego kimikigileak 'Nork' komikia aurkeztu atzo Donostian, Antxoka Agirre Bertsolari Aldizkariko zuzendariarekin batean. Aldizkariaren 100. alean dator lana. Andoni Egañak bosgarren txapela janzten du eta agurra kantatzen ari dela hil egiten da. Horren bueltan korapilatzen da haria. Bertso munduko pertsonak ez ezik euskal kulturgintzako hainbat aurpegi ere agertzen dira kontakizunean, beren izen eta abizenekin  Bertsoa oso presente dago lan ososan zehar: koplak, bertsoak, segidilla, puntu erantzunak...

Lau detektibe, lau ikuspegi
Lau detektibek ikertzen dute Andoni Egañaren heriotza eta detektibe bakoitzak euskal kulturgintzari begiratzeko modu bat errepresentatzen du, Payaren esanetan: kontserbadorea, gertukoa, periferikoa eta objetiboa. Lanean genero desberdinak uztartzen dira eta estilo dialektikoa da nagusi, izan bertsotan izan elkarrizketetan.

Doinuen erreferentziak
Bertsoak kantatutak izateko helburuz daude idatzita eta horretarako Xabi Payak bertso bakoitzaren doinu erreferentziak eskaini dizkio irakurleari, Xenpelar Dokumentazio Zentroaren BDB datu basean non aurkitu adierazteko.  

100 pertsonaiatik gora eta estilo dialektikoa

Albiste gehiago

Bertsozale Elkartea 2026-10-09

Lau hamarkadako sarea

Irati Egibar Izeta

Txikitik handira 04 2026-10-08

Txapelketen sintonien notei jarraika

Bertsoak ez du adinik 2026-10-07

Adin-adin, bertsoa zabaltzen Nafarroako adinekoen egoitzetan

Igotz Alkorta Irastortza