Joxean Agirre Bertsolari aldizkariaren sortzailea 2015-11-26

"Bertsolariak eta bertsozaleak elkarrengana gerturatzea izan da Bertsolari aldizkariaren helburua"

Bertsolari aldizkariak 100. alea atera du aste honetan eta 25 urte beteko ditu datorren udaberrian. Joxean Agirre kazetaria izan zen proiektu honen sustatzaile nagusia. Bere ustez, mirari txiki bat gertatu zen aldizkaria sortu eta bertsozaleen artean izan zuen harrera kontuan izanda. Gaur egunean, Antxoka Agirre eta Beñat Zamalloa dira zuzendari lanetan ari direnak.
Bertsolari aldizkariak 100. alea atera du aste honetan eta 25 urte beteko ditu datorren udaberrian. Joxean Agirre kazetaria izan zen proiektu honen sustatzaile nagusia. Bertsolaritza batez ere txapelketaren bueltan jorratzen zen orduan prentsa idatzian. Bertsolari aldizkariak bertsolari eta bertsozaleak elkarrengana gerturatzea izan du helburu, sustatzailearen hitzetan. Mañukorta bizarra mozten izan zen lehen portada 1991ean, eta ale hark Cubako inprobisatzaileei buruzko artikulo zabala ere badakar. Gaur egunean, Antxoka Agirre eta Beñat Zamalloa ari dira zuzendari lanetan.

Bideo honetan, Joxean Agirrek Bertsolari aldizkariaren sortze helburuak eta bilakaeraren klabeak azaltzen ditu.


ANTXOKA AGIRRE ETA BEÑAT ZAMALLOA, BERTSOLARI ALDIZKARIKO EGUNGO ARDURADUNAK:

"Bertsolaritzan ematen diren eztabaidetan egin nahi genuke gure ekarpena, sakontasunetik eta iritzi aniztasunetik"


Albiste gehiago

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra

Araitz Katarain, Izaro Bilbao eta Janire Arrizabalaga - elkarrizketa 2024-03-13

«Bertso munduratze prozesu horretan sortzen diren gatazkak gorpuztuko ditugu, mimoz, arduraz eta umorez»

Larunbat gauean 21:00etan ETB1en 2024-03-07

Hitzetik Hortzera Xabier Rico Arabako txapel emailearekin