Bertsolaritza Durangoko Azokan 2015-12-03

Argitalpenak eta emanaldiak Durangoko azokan

Bertsozale Elkartearen eta Lankuren estanean bertsolaritzari buruzko hainbat argitalpen izango dira aurten ere Durangoko Azokan. Ahotsenean bertsolaritzaren inguruko bost emanaldi izango dira Durangoko azokan:
Aurten ere Bertsolaritzak presentzia zabala izango du Durangoko Azokan. Ahotsenean gunean, bost emanaldi izango dira aurtengoan, gehienak lan berriak. Aitzol Barandiaran eta Iñaki Gurrutxaga kide dituen Bi Bala taldearen 'Gure Eroyak' diska berria, Miren Amurizaren 'Kapulana bat zintzilik', Julio Soto eta Fernando Anbustegiren 'Istorio trukean'. Andoni Egaña eta Xabier Lizasoren 'Garai hura gara' emanaldia ere eskainiko da, eta baita Garikoitz Mendizabal eta Aitor Furundarenaren 'Bi Poliedro' lana ere, Lankuren eskutik. Saguganbaran, Fernando Anbustegiren Kontu eta Kantu ipuin kontakizuna aurkeztuko da.

Emanaldi horiez gain, Odei Barroso kide duen 2zio taldearen Bideak azken lana ere Lankuren stanean egongo da, eta Baita Igelaren bandaren 'Debaldeko festa' diska ere, bertso doinuen bertsio instrumentala dakarrena.

NON ZER AURKITU

Lanku eta Bertsozale Elkartearen stanean:
Ohiko argitalpenez gain,
Eneko Dorronsororen Xalbador: Izena eta izana dokumentalaren DVDa. Lau hizkuntzatan ditu azpitituluak (euskara, frantsesa, gaztelera eta ingelesa). Eneko Dorronsoro han izango da sinatzen, abenduaren 5ean, 12:00-14:00 eta 16:00-18:00.

2zio taldearen Bideak azken lana, Igelaren banda taldearen Debaldeko festa diskoa, eta Garikoitz Mendizabal eta Aitor Furundarenaren Bi poliedro lana.

Liburuen arloan, Xabier Amuriza bertsolariaren Mañukorta bertsonajea liburuaren bigarren argitalpena izango da. Amuriza bera ere standean egongo da aleak sinatzen, abenduaren 6an eta 7an eguerdi aldera.

Horiez gain, bertsolaritza munduko beste argitalpenak izango dira eskura. Bestalde, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren finalerako sarrerak izango dira salgai: bazkideek 15 euroan izango dituzte, gazteek 10 euroan eta gainerakoek, 20ean.


Bonberenean Ekintzak standean
Bi Bala t
aldearen 'Gure Eroyak' lan berria. Aitzol Barandiaran, Iñaki Gurrutxaga eta gainerako taldekideak astearte goizean izango dira standean

EMANALDIAK

    •    Abenduaren 5ean, 11:30ean, Fernando Anbustegi eta Julio Sotoren Istorio trukean.
    •    Abenduaren 6an, 11:30ean, Garikoitz Mendizabal eta Aitor Furundarenaren Bi poliedro.
    •    Abenduaren 7an, 17:00etan, Miren Amurizaren Kapulana bat zintzilik.
    •    Abenduaren 8an, 12:30ean, Andoni Egaña eta Xabier Lizasoren Garai hura gara.
    •    Abenduaren 8an, 13:00etan, Bi Bala taldea.

 Saguganbaran:
    •    Abenduaren 7an, 17:00etan, Fernando Anbustegiren Kontu eta kantu ipuin kontakizuna.

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra