Xenpelar Dokumentazio Zentrotik 2015-12-11

Inaxi Etxabe: emakume aitzindaria bertso-munduan

Atzo jakinarazi genuen moduan, Inaxi Etxabek jantziko dio txapela Gipuzkoako Txapeldunari abenduaren 19an. 17 urterekin hasi zen bertso-sortak idazten eta bera izan zen plazan kantatu zuen lehenengo emakumeetakoa. Nahikari Gabilondok elkarrizketa ederra egin zion 2007an, bere bertso-jardunaz eta emakumeak bertsolaritzan duen lekuaz hitz egin zuten.
Ezagunak dira Basarriren "Aitonaren Malkoak" bertso-sortari erantzunez Inaxi Etxabek idatzitako bertsoak.  Baina ez dira berak sortutako bakarrak. 17 urterekin hasi zen zarauztarra bertsoak idazten eta ehundaka ditu eginak.

2007an Nahikari Gabilondok elkarrizketa egin zion bere bertso-jardunari buruz. Plazan kantatu zuen lehenengo emakumeetakoa izan bazen ere, "bapatean kantatzeak beldurra" ematen ziola aitortu zion Etxabek Gabilondori. Ikusgai duzue elkarrizketa osoa.

Berak jantziko dio txapela Gipuzkoako Txapeldunari abenduaren 19an Ilunbeko oholtzan.


Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra