Ilunben jokatuko da hilaren 19an 2015-12-10

Dena prest Gipuzkoako finalerako

Gaur eguerdian aurkeztu dute Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala Donostian. Inaxi Etxabe bertsolariak jantziko dio irabazleari txapela. Bertsotan: Beñat Gaztelumendi, Alaia Martin, Jon Maia, Unai Agirre, Agin Laburu, Iñaki Apalategi, Arkaitz Oiartzabal Xamoa eta Oihana Iguaran. Azken biok lehen aldiz kantatuko dute Gipuzkoako finalean. Aurtengoan txapeldun berria izango da, Aitor Sarriegik ez baitu parte hartu. Ektialdia 17:00etan hasiko da.
Gaur eguerdian aurkeztu dute Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala Donostian. Inaxi Etxabe bertsolariak jantziko dio irabazleari txapela, “plaza ukatu zaion emakume bertsolarien belaunaldi oso baten ordezkari gisa” Saroi Jauregi Gipuzkoako Bertsozale Elkartearen hitzetan. Finalean bertsotan arituko diren zortziak: Beñat Gaztelumendi, Alaia Martin, Jon Maia, Unai Agirre, Agin Laburu, Iñaki Apalategi, Arkaitz Oiartzabal Xamoa eta Oihana Iguaran. Azken biok lehen aldiz kantatuko dute Gipuzkoako finalean. Lanei dagokionez, ohi bezela, zortzirek 15na bertso botako dituzte, (zortziko handi, txiki, puntu, hamarreko txiki eta kartzela) eta ondoren kartzela (puntuka, sei puntukoan eta kartzela).
Zortzi protagonistek finalera begira dakartena bana bana ekarriko dugu sareko plazak datorren astean, bakoitzari egindako elkarrizketan. Bihar aurrerapen laburra eskainiko dugu.

Udaberritik datorren haria
Saroi Jauregi Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko lehendakariak adierazi du abenduaren 19ko finala hitzordua inportantea dela, baina nabarmendu nahi izan du Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa hori baino asko gehiago dela. “Urrun samar gelditzen da, baina maiatzaren zazpian Gipuzkoa Bertsotan jarri genuen martxan, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako sailkapena fasea. Orduan 74 bertsolarik hasi zuten bide hori hurrengo astean ikusiko dugun finalaren beste hari muturra da. Hari mutur luze, fin, baina sendo batekin lotuta daude”.
Horrez gain, Inaxi Etxabe bertsolari zumaiarrak txapeldunari txapela jantziko diola jakinarazi du Gipuzkoako Bertsolari Elkarteko lehendakariak, “plaza ukatu zaion emakume bertsolarien belaunaldi oso baten ordezkari gisa”.

Finalerako sarrerak, www.bertsosarrerak.eus gunean
Sarrerak finaleko sarrerak salgai daude, dagoeneko internetez bakarrik eros daitezke www.bertsosarrerak.eus webgunean. Ohi bezala, Elkarteko bazkideek prezio berezia duzue sarreran, 15 euro. Gaztetxoen sarrera 10 euroan da, Bertsozale Elkarteko bazkideena 10ean eta gainerakoena 20 euroan.
Finalaren egunean Ilunbeko ateak 15:30ean zabalduko ditugu. Internetez erositako sarrera guztietan agertzen da aretora zein atetatik sartu behar den (3 edo 10A ateak). Salmenta gunetan sarrera erosi dutenek, berriz, 1. atetik sartu beharko dute. Hala ere, behin aretoan sartuta, bertsozaleek batetik bestera mugitzeko aukera izango dute eta nahi duten lekuan esertzeko ere.

Eskerrak
Azkenik, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa posible egin dutenei eskerrona adierazi diote antolatzaileek. Finalean, Donostiako Udala, Donostiako Bertso Eskola eta Euskal Herriko beste hamaika Bertso eskola. Horrez gain, Txapelketari babesa eman dioten erakunde eta enpresak ere aipatu dituzte: Gipuzkoako Diputazioa, Kutxa Fundazioa, Getariako Txakolina eta Gipuzkoako Sagardogileen Elkartea, zein tokiko tokiko udalak eta bertso eskolak.

Iñaxi Etxabe: Basarriri aurre egitera ausartu zen bertsolaria


Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra