2015-12-10

Lanak: hamabosna bertso eta buruz burukoa

Gipuzkoako txapeldun izango denak 25 bertso puntuagarri kantatuko ditu finalean. Hamabost lehen fasean eta 10 buruz burukoan. Aurreko ediziotik alderatuta, hiru aldaketa nagusi: hasiera zortziko handian emango zaio, ez sei puntuan. Bakarka kartzela izango da, (aurrekoan gai bana izan zen) eta buruz buru ez da bederatzikorik izango.

Zortzi bertsolariek egingo dutena

    Binaka, gaia emanda, zortziko handian, hiruna bertso.
    Binaka, gaia emanda, zortziko txikian, hiruna bertso.
    Bakarka, lehen puntua emanda, zortziko txikian, hiruna bertso.
    Binaka, gaia emanda, hamarreko txikian, hiruna bertso.
    Kartzelako lana: bakarka, gaia emanda, nahi den doinu eta neurrian, hiruna bertso.

Buruz burukoa

    Binaka, gaia emanda, puntutan, zortziko txikian, zortzi bertso osatu arte.
    Binaka, gaia emanda, sei puntuko motzean, hiruna bertso.
    Kartzelako lana: bakarka, gaia emanda, nahi den doinu eta neurrian, hiruna bertso.

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra