Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 2015-12-17

Oihana Iguaran: “Ahots ezberdin eta fresko bat izaten saiatu nahi dut finalean”

Lehen aldiz abestuko du Oihana Iguaranek Ilunben. Bere burua finalean ikustea "sorpresa" izan dela aitortu digu eta baita "pribilejiatu" sentitu dela ere. Hala ere, saioan "zentratua" mantentzeko lan egin beharko duela dio.
“Bidea polita eta intentsua izan da niretzako. Luze jo du hasieratik honaino eta pixkanaka joan naiz nire indarguneak deskubritzen. Finaleko erronka bat hori izango da emozio eta ilusio hori denak tokian mantentzea eta zentratuta jardutea” dio Ilunbe lehenengo aldiz abestuko duen Oihana Iguaranek.

Bertsolarien esperientziari dagokionez, “ez dut sentitzen presio handirik mailaren aldetik, uste dut ni baino esperientzia gehiago duen jendea badagoela. Oso bertsolari onak daudela”. Hala ere, “bizi eta fresko” jardutea espero du.

Taldeari dagokionez, “talde lana islatuta sentitu dut eta babestua ere sentitu naiz, talde bat bezala aterako gara, nahiz eta gero bakoitzak bere helburuak bete”

“Lehen aldiz nator gaur Ilunbera eta inpresioa egiten du”

"Uste dut polita izango dela. Bildu itxura hartzen zaio, baina jende asko egongo da eta aurrelan bat egin beharko dut burua nire tokian mantentzeko eta saioan zentratua egon ahal izateko”


Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra