Algortako Bertsolari Eskola 2015-12-18

ALBEk sortzaileak eta laguntzaileak omendu ditu 35. urteurreneko ospakizunean

Algortako Bertsolari Eskolak, ALBEk, 35. urteurreneko jaia ospatu berri du, ALBE gala. Sortzaileak eta laguntzaileak omendu zituen bertso-eskolak Igeretxen egindako ekitaldian. 150 lagun inguru bildu ziren ekitaldian.
Algortako Bertsolari Eskolak, ALBEk, 35. urteurreneko jaia ospatu berri du, ALBE gala. Igeretxe hotelean egin zen ekitaldian, ALBEk sortzaileak eta laguntzaileak omendu zituen, beti ere bakoitzak bere eremuan egindako lanaren ordezkari gisa: Andoni Iriondo zena eta Trino Azkoitia ALBEko sortzaileak (Trino Azkoitia ALBEko egungo lehendakari ere bada); Xabier Amuriza, bertso-eskolak bultzatzen egin zuen lanagatik; Joxerra Etxeberria, Santutxuko bertso-eskolako sortzaile eta ALBEko laguntzaile epaimahai lanetan; Karlos Ibarzabal, Algortako bertsolari eskolan irakasle ibilia lehen urteetan; Joxe Migel Begoña bertsozale 'historikoa', batez ere iragana deskubritzen egindako lanagatik, Kepa Arrizabalaga pandero jotzailea eta Getxako Udala, urte luzeetan bertso-eskolari emandako babesagatik.
   Bertsoak, musika, cocktaila, su artifizialak eta abar izan ziren ospakizunean. 150 lagun inguru bildu ziren. Bertso-eskolako kideez gain, han izan ziren, besteak beste, Andoni Egaña, Iñaki Murua, Sebastian Lizaso, Imanol Lazkano, Jon Enbeita, Jexux Mari Irazu, Marta Arrizabalaga, Gregorio Larrañaga Mañukorta, Jose Luix Gorrotxategi, Juanjo Raspaldiza... 35garren urteurrenean beste hainbat ekitaldi ere antolatu ditu ALBEk eta hain irudiak ere ikusi ziren ekitaldian. 

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra