Beñat Gaztelumendiri elkarrizketa 2015-12-21

"Ez dut sentitzen Txapeldun ibili behar dudanik herriz herri"

Pozez eta ohorez jantzi du 2015eko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako txapela Beñat Gaztelumendik baina aspaldian plazan dabilen bere belaunaldi osoaren gainean jarri nahi izan du. Oraindik finaleko sentipenak bizi bizirik dituela hitz egin dugu berarekin eta horrelaxe kontatu dizkigu.

Larunbatean jantzi zuen 2015eko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako txapela Beñat Gaztelumendik eta atzo (igandea) elkartu ginen berarekin. Saioak eragindako nekearekin eta atseden hartzeko aukera gehiegirik gabe egin genion elkarrizketa eta oraindik barren barrenean eta bizi biziri zituen finaleko sentipenak.

Txapela berak jantzi bazuen ere, edozeinek eraman zezakeela esan zigun eta garrantzitsuena bere belaunaldiak txapelketa honetan izan duen errekonozimendua iruditzen zaio añorgarrari. 

Bertso-eskolan ikasi du bertsotan Beñat Gaztelumendik baina gune horrek bertsoa baino zerbait gehiago eman diola aitortu zigun: herrian eragiteko, bizitzeko, hitz egiteko, entzuteko, askatzeko... leku bat eta ingurune bat hain zuzen ere.

Kontu horiek eta gehiago, ikusgai dituzue elkarrizketaren atal ezberdinetan:

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra