Igor Elortzak jantzi zuen zintzarria 2015-12-29

Zarauzko Kopla Txapelketako aukeraketa ikusgai

Anjel Larrañaga, Unai Iturriaga, Amaia Elizagoien, Beñat Gaztelumendi, Oihana Iguaran, Arnaitz Lasarte, Igor Elortza, Eli Pagola, Joritz Bastarrika eta Eneritz Zabaleta aritu ziren kantuan Putzuzulo Gaztetxean.
 Zarauzko Kopla Txapelketa jokatu zen hilaren 11n Zarauzko Putzuzulo Gaztetxean. Urtero bezala, aurtengoan ere Gaztetxea lepo bete zen ezohiko formatu hau ikusteko. Honako hamar bertsolari hauek aritu ziren kantuan:

 Anjel Larrañaga
 Unai Iturriaga
 Amaia Elizagoien
 Beñat Gaztelumendi
 Oihana Iguaran
 Arnaitz Lasarte
 Igor Elortza
 Eli Pagola
 Joritz Bastarrika
 Eneritz Zabaleta


 Saioa hasi aurretik Kristina Mardarasek kopla-sorta bat kantatu zuen. Xabier eta Martin Etxeberria anaiak aritu ziren gai-jartzaile lanetan. Bertsolariek bi fasetan kantatu zuten. Lehenengo fasean hiru ariketa izan zituzten: librean, gaia emanda binaka eta gaia emanda eta musikaren laguntzaz binaka. Hiru minutuko bertsoaldiak egin zituzten, bertsoaldiaren hasiera eta amaiera zintzarri-soinuarekin adierazita.

 Behin lehenengo fasea bukatuta honako seikote hau sailkatu zen bigarren fasera:

 Oihana Iguaran
 Unai Iturriaga
 Eli Pagola
 Igor Elortza
 Arnaitz Lasarte
 Beñat Gaztelumendi

 Librean binaka eta gaia emanda binaka aritu ondoren, Eli Pagolak eta Igor Elortzak jokatu zuten buruz burukoa. Banaka aritu ziren hasieran, eta binaka librean ondoren. Azkenean, Igor Elortzak jantzi zuen zintzarria.

 Bertsoaldi onenak ikusgai daude Bertsoan.

Albiste gehiago

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra

Araitz Katarain, Izaro Bilbao eta Janire Arrizabalaga - elkarrizketa 2024-03-13

«Bertso munduratze prozesu horretan sortzen diren gatazkak gorpuztuko ditugu, mimoz, arduraz eta umorez»

Larunbat gauean 21:00etan ETB1en 2024-03-07

Hitzetik Hortzera Xabier Rico Arabako txapel emailearekin