Urteko aukeraketa 2015-12-31

2015a hamabi bertsoalditan

Joan dira Bertso Eguna; Nafarroa, Araba eta Gipuzkoako Bertsolari Txapelketak; Lizardi eta Osinalde Sariak eta jendez betetako plaza ugari: Oñati, Oiartzun, Amurrio, Altzo, Algorta, Baiona, Elizondo, Markina-Xemein... Hona hemen Bertsoa.eus-eko bertsoaldien aukeraketa.
 Bertsogintzarentzat urte oparoa izan da 2015a ere. Urteroko zita garrantzitsuak izan dira aurten ere: Bertso Eguna; Oñati, Oiartzun, Algorta, Altzo, Villabona, Amurrio, Zarautz, Alkiza, Galdakao, Elizondo, Goizueta, Markina-Xemein... eta beste ehunka bertso-saio. Horrez gain, izan da saio berezirik ere, Baionan Sehaskaren alde egin zena tartean.

 Txapelketen alorrean, aurtengoan Araba, Nafarroa eta Gipuzkoako Bertsolari Txapelketak izan dira, eta baita ohiko sariketak ere: Osinalde eta Lizardi tartean. Zarautzen tradizio handia hartu duen Kopla Txapelketa izan zen urte bukaeran gainera.

 Bertsoa.eus-en honako hamabi bertsoaldi hauetan eman diogu errepasoa 2015ari.

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra