Arabako Bertso Kuadrilla Artekoa 2016-01-18

"Herrira iristea da helburua"

Joan zen larunbatean egin zen aurkezpena Trebiñun. Taldeetako ordezkariak eta talde antolatzaileko kideak izan ziren bertan. Asier Rubio eta Maria Izagaren hitzak bildu ditu Bertsoak.
 2010ean abiatu zen Arabako Kuadrilla Artekoa. Ordura arte banakako txapelketa egiten zen urtero, baina bertsoaren eremua zabaltzeko asmoz eta parte hartzeko modu berriak bultzatze aldera, taldekako ekimenei heldu zitzaien.

 Orduko izpirituari eutsiz, helburuak eta formatuak moldatuz joan dira urtez urte Asier Rubiok eta Maria Izagak azaldu duten moduan. Orain dela bi urte lehia kutsua kentze aldera txapelketa izaera kendu zioten ekimenari, eta horri eutsiko diote aurten ere, Asier Rubio talde antolatzaileko kideak azaldu duenez. Maria Izagaren iritziz, taldeka antolatzeak herrira iristeko aukera ematen dio bertsolaritzari.

Albiste gehiago

Gaztetxeak Bertsotan sariketako finala larunbatean Azkoitian 2026-05-11

«Gazteon gaiak bertsotara eraman eta hain bertsozalea ez den publikoarekin konektatzea bilatzen dugu»

Iratxe Ibarra Foruria - Beteranoen Sariketako irabazlea 2026-05-04

«Bertsotarako gogotsu nago»

Arabako Txapelketako finala aurkeztu dute gaur Gasteizen 2026-03-25

Araba final berri eta ireki baten aurrean

Xabi Paya Ruiz - 'Ganbarako lana' antzezlanaren egilea 2026-02-17

«Bertsolari baten sormen prozesua irudikatu nahi izan dut antzerkiaren begietatik»

Aitor Etxebarriazarra Gabiola - Bizkaiko Txapelduna 2025-12-23

«Finalean eman nezakeena emandako sentsazioarekin gelditu nintzen»

Jexux Mari Irazu