Dagoeneko bederatzi saio egin dituzte 2016-01-20

Indartsu abiatu da Bertsotruk

Indartsu abiatu da Bertsotruk
Azaroaren 14ean aurkeztu zuen Bertsotruk Euskal Herriko Helduen Bertso-eskolen Batzordeak eta orduz geroztik gelditu gabe dabiltz bertso-eskolen arteko desafioak antolatzen. Hogeita sei bertso-eskolak hartu dute parte eta dagoeneko zortzi saio antolatu dituzte Euskal Herriko hainbat herritan. BERTSOAn saioetako kronikak eta argazkiak jaso ditugu eta ikusgai dituzue Bertsotruk-en atal berezian.
Etxarri-Aranatz, Alegia, Markina-Xemein, Irun, Oñati, Mungia, Iurreta, Barakaldo eta Mañarian egin dira orain arteko saioak eta ekimenean parte hartu duten ia bertso-eskola guztietako kideak aritu dira kantuan:

-Etxarri-Aranatz: Mungia/Larrabetzu - Sakana
-Alegia: Harituz – Lilibertso
-Markina-Xemein: Markina-Xemein - Orio
-Irun: Kakiturri - Txingudi
-Oñati: Oñati - Sakana
-Mungia: Mungia/Larrabetzu - Oñati
-Iurreta: Durangaldea - Zarautz
-Barakaldo: Erniarraitz – IEH –Enkarterri -Lilibertso
-Mañaria: Barañain - Durangaldea

Ohiko jaialdiak, poteoak, otorduak... denetik egin dute bertsoaren bueltan; eta agian garrantzitsuena, elkar ezagutzea. Bertso-eskolen arteko harremanak sustatzeko helburuarekin jarri zen martxan Bertsotruk eta ondo bete du funtzio hori.

Sarean BERTSOAko atal berezian ikusgai dituzue saioetako kronikak eta argazkiak.

Asteburu honetan gehiago
Larunbatean Kakiturri bertso-eskola eta Goierrikoa elkartuko dira Gasteizen. Elkar ezagutzeko, bertsotan aritzeko eta batez ere, ondo pasatzeko aukera paregabea izango dute bertan.





Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra