Xenpelelar Dokumentazio Eguna 2016-01-22

Sebastian bakarra da munduan

Pasa berri ditugu San Sebastian Eguna eta danbor-hotsak. Izenak iradokitzen duen moduan San Sebastian egunez jaio zen Sebastian Lizaso eta askotan egokitu zaio horri buruz bertsotan aritzea. 2009an bideo berezi hau prestatu zuen Hitzetik Hortzerak.
Urtarrilaren 20an, San Sebastian Egunez jaio zen Sebastian Lizaso bertsolaria. Kasualitatetik baino gehiago izango du kausalitatetik eta askotan egokitu zaio bere jaiotze-egunaz kantatzea. Horietako hainbat saio hartu eta bideo berezi hau egin zuen Hitzetik Hortzerak 2009an.

Bideoan bi bertso-saio agertzen dira: 1994ko maiatzaren 1ean Donostian Bagera Elkarteak antolatutako bertso-saioa; han Ramon Labaienek jarri zion puntua Sebastian Lizasori. Eta 2000ko urtarrilaren 25ean Zumarragako Aginaga auzoan Andoni Egañarekin osatutako bertso-afaria.




Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra