Arabako Bertso-Kuadrilla Artekoa 2016-02-01

Giro bikaina Laudioko topaketan

"Txandriotarrak", "Aizkorak Zorroztu", "Errexala" eta "Aiaraldea" taldeak aritu ziren kantuan. Egun osoko festa izan zuten, San Blas Azoka zela aprobetxatuta.
 Arabako Bertso-Kuadrilla Arteko bigarren topaketa egin zuten larunbatean Laudion. Herrian San Blas Azoka zela aitzakia hartuta, egun osoko egitaraua prestatu zuten antolatzaileek.

 Denera lau talde aritu ziren kantuan: "Txandriotarrak", "Aizkorak Zorroztu", "Errexala" eta Aiaraldea.

 Goizean Laudioko tabernetan barrena ibili ziren. Basalarrina Elkartean bazkaldu ondoren, berriz, kopla saioa egin zuten arratsaldeko 16:30ean hasita.

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra