Igandean 15:00etan ETB1en 2016-02-05

Saioen prestaketa Hitzetik Hortzeran

Bertso-saioak prestatu egiten dira, batzutan gehiago besteetan baino: kokapena, tonua, gaiak... nola prestatzen ote da saio bat? Hala eta guzti ere, bat-bateko saioa izaten da oholtza gainekoa eta prestaketa horri nola erantzuten zaio bat-batean? Bertso Eguneko eguerdiko eta gaueko saioak adibide hartuta, horren bueltan ariko da aste honetako Hitzetik Hortzera. Igandean 15:00etan ETB1en.
Bertso Eguneko eguerdiko eta gaueko saioak eskainiko ditu aste honetako Hitzetik Hortzerak. Eguerdian Picachilla tabernan egin zuten saio berezi-berezia eta afalosteko bertso-jarriak eta bat-batekoak.

Bertso-saio guztiak prestatzen dira, batzuk gehiago besteak baino. Bertso Eguneko bi saio hauek mimo handiarekin prestatu ohi dira. Goizekoaren kasuan esaterako, Arkaitz Goikoetxea eta Ixiar Eizagirre aritu dira antolaketa-lanetan eta beraiek azalduko dute nolakoa izan den prozesua. Eneritz Artetxek berriz, bertso-jarrien prestaketari buruz hitz egingo du.

Prestaketak prestaketa ordea, bertsolariak bat-batean erantzun behar du saioan eta Ane Labakak azalduko du bere kasuan nola daraman landutako saioei bat-batean erantzute hori.







Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra