Bost saio jokatu dituzte 2016-02-04

Nafarroako Bardoek lehen faseko azken saioak jokatuko dituzte asteburuan

Nafarroako Bardoek lehen faseko azken bost saioak jokatuko dituzte asteburu honetan. Saioak Mezkiritz, Alli, Otsagabia, Etxarri-Aranatz eta Iruñeko jokatuko dira eta erabakita geldituko dira ekimenaren hurrengo fasera pasako diren taldeak. Bigarren fasea otsailaren 19tik martxoaren 6ra bitarte jokatuko da eta lehian ari diren 16 taldeetatik seik egingo dute aurrera.
Nafarroako Bardoek lehen faseko azken bost saioak jokatuko dituzte asteburu honetan. Saioak
Mezkiritz, Alli, Otsagabia, Etxarri-Aranatz eta Iruñeko jokatuko dira eta erabakita geldituko dira ekimenaren hurrengo fasera pasako diren taldeak. Bigarren fasea otsailaren 19tik martxoaren 6ra bitarte jokatuko da eta lehian ari diren 16 taldeetatik seik egingo dute aurrera.

Otsailaren 5ean, ostiralean, bi hitzordu:
    Mezkiritzeko Txoko elkartean 19:30ean, bertso-merendua
Pirinioetako Pirini Bardó (Ibai Carballo, Karine Etxeberri, Joseba Martinez, Aitor Zazpe, Imanol Ubao, Josetxo Ubao eta Fernando Ziganda) – Iruñeko Obario Maldikoak (Saioa Alkaiza, Aimar Karrika, Irati Majuelo eta Ainhoa Aranburu)

    Alliko ostatuan 20:00etan, bertso-merendua
Larraun/Araizko (Larraun da Araitz) Bi dozena (Joana Ziganda, Aitor Irastortza, Luis Mari Larreta, Juan Mari Irastortza eta Arkaitz Goikoetxea) – Iruñeko Mirristi Drimtim (Martin Azpiroz, Mikel Juaniz, Oscar Sanz de Acedo eta Asier Saragueta)

Otsailaren 6an, larunbatarekin:

    Otsagabiako Gartxot elkartean 17:00etan, bertso-saioa
Iruñeko Xirristi Drimtim (Xabier Terreros, Migel Anjel Ortiz de Guzman, Xabier Zarraluki eta Unai Uberetagoena) – Lesakako Unibertsolariak (Iban Garro, Josu Sanjurjo, Joxe Juan Zubieta “Etxabe” eta Jon Silveira)

    Etxarri-Aranazko gaztetxean 18:00etan, bertso-merendua
Etxarri-Aranazko Einnekin (Eneko Lazkoz, Joseba Beltza, Unai Artieda, Saats Karasatorre eta Jon Arratibel) – Barañaingo Barakinak (Ander Perez, Lizar Aleman, Pablo Perez eta Jon Arrizibita)

Otsailaren 7an, igandez:

    Iruñeko Iturramako Erletokieta auzo lokalean 18:00etan, bertso-saioa
Barañaingo Barakinak (Ander Perez, Lizar Aleman, Pablo Perez eta Jon Arrizibita) – Lizarraldeko Lizarrako kardoak (Ander Aranburu, Mikel Pinillos, Pello Etxaniz, Cesar Etxeberria eta Aitor Irazustabarrena)

Saioetarako sarrerak tokian bertan jarriko dira salgai.
Bertsolariek egin beharreko ariketak talde lanean oinarrituko dira, zenbait kasutan banaka, taldeka edo publikoarekin elkarlanean osatu beharko baitituzte.

Txapelketaren gaineko informazio osoa eta eguneratua www.bertsozale.eus atarian

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra