Bardoak 2016 2016-02-08

Sei talde sailkatu dira bigarren fasera

Sei talde sailkatu dira bigarren fasera
Lesakako "Unibertsolariak", Berako "Larungo antenak", Leitzako "Atekaberts";, Etxarri-Aranazko "Einnekin", Barañaingo "Hiru garabardo eta pintxo bat" eta Iruñeko "Obario Maldikoak" taldeak sailkatu dira Bardoak taldekako txapelketako bigarren fasera. Asteburuan jokatu diren bost saioak lehen faseko azkenak izan dira.
Bardoak taldekako txapelketako azken bost saioak jokatu dira asteburu honetan: Mezkiritzen, Allin, Otsagabian, Etxarri-Aranatzen eta Iruñean. Lortutako emaitzen arabera hauexek dira bigarren fasera sailkatu diren sei taldeak: Lesakako “Unibertsolariak”, Berako “Larungo antenak”, Leitzako “Atekaberts”, Etxarri-Aranazko “Einnekin”, Barañaingo “Hiru garabardo eta pintxo bat” eta Iruñeko “Obario Maldikoak”.

Otsailaren 19tik martxoaren 6a arte jokatuko dira bigarren faseko saioak eta hor erabakiko da zein hiru talde arituko diren kantuan martxoaren 19ko finalean Etxarri-Aranatzen.

Asteburu honetan ere giro ona
Ostiralean bi saio egin ziren: Mezkiritzen eta Allin. Mezkiritzeko Txoko elkartean Aurizberriko “Pirini Bardó´ (Aitor Zazpe, Ibai Carballo, Joseba Martinez, Karine Etxeberri, Fernando Ziganda eta Josetxo Ubao) eta Iruñeko “Obario Maldikoak” (Saioa Alkaiza, Aimar Karrika eta Irati Majuelo)  taldeak izan ziren. Iruindarrek irabazi zuten saioa eta ondorioz, bigarren fasera sailkatzea lortu dute. Ia 60 lagun elkartu ziren saioan eta merendua egin zuten bertsoak entzun ostean.
Eta Alliko ostatuan “(Larraun da Araitz) Bi dozena” (Arkaitz Goikoetxea, Joana Ziganda, Juan Mari Larreta eta Luis Mari Irastortza) eta Iruñeko “Mirristi Drimtim”  (Oscar Sanz de Acedo, Martin Azpiroz eta Mikel Juaniz) taldeak aritu ziren kantuan. Bietako inork ez du lortu bigarren fasera sailkatzea, euren ligaxkan Berako "Larungo antenak" taldeak lortu baitu txartela.

Larunbatean beste bi saio egin ziren: Otsagabian eta Etxarri-Aranatzen. 35 bertsozale elkartu ziren Otsagabiako Gartxot elkartean. Iruñeko “Xirristi Drimtim” taldea (Xabier Terreros, Xabier Zarraluki, Migel Anjel Ortiz de Guzman eta Unai Uberetagoena) eta Lesakako “Unibertsolariak” izan ziren kantuan eta bigarren horiek irabazi zituzten saioko puntua eta bigarren faserako sailkapena. Etxarri-Aranatzen berriz, bertako “Einnekin” (Eneko Lazkoz, Saats Karasatorre eta Jon Arratibel) eta Barañaingo “Barakinak” (Ander Perez, Lizar Aleman, Jon Arrizibita eta Pablo Perez) izan ziren aurrez aurre gaztetxean, eta etxekoek lortu dute hurrengo fasera sailkatzea.

Bigarren faseko azken saioa igandean izan zen Iruñean. Iturrama auzoko Erletokieta auzo lokalean Barañaingo “Barakinak” (Ander Perez, Lizar Aleman, Jon Arrizibita eta Pablo Perezeta) eta  “Lizarrako kardoak” (Mikel Pinillos, Cesar Etxeberria, Aitor Irazustabarrena, Ander Aranburu, Egoitz Galarza eta Pello Etxaniz) izan ziren. Bietako inor ez da sailkatu bigarren fasera; euren ligaxkan "Hiru garabardo eta pintxo bat”" talde sailkatu baita.

Bigarren faseko saioak

Datozen egunetan jakingo dugu noiz eta non jokatuko diren bigarren faseko saioak. Bitartean, Bardoak taldekako txapelketari buruzko informazio gehiago duzue www.bertsozale.eus atarian.







Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra