Bizkaiko Eskualdeetako txapelketak 2016-02-09

Etxahun Lekue Uribe Butroeko txapeldun

Etxahun Lekue Uribe Butroeko txapeldun
Etxahun Lekue larrabetzuarrak jantzi zuen Uribe Butroeko txapela, Mungian Inauteri giroan jokatutako txapelketan. Hiru kanporaketa eta finala jokatu ziren larunbatean, Larrabetzuko Itallen eta Mungiako Taket bertso eskolek antolatuta.
Etxahun Lekue larrabetzuarrak jantzi zuen Uribe Butroeko txapela, Mungian Inauteri giroan jokatutako txapelketan. Hiru kanporaketa eta finala jokatu ziren larunbatean, Larrabetzuko Itallen eta Mungiako Taket bertso eskolek antolatuta.

Hiru kanporaketa eta finala
Goizean, 11:30ean hasita, 3 kanporaketa jokatu zituzten herriko 3 tabernetan. Ondoren bazkaria eta bazkal ostean finala izan zituzten. Bazkaltzeko 50 bat lagun batu ziren, eta osteko saioa entzuteko 60 bertsozale inguru. Parte hartu zuten bertsolariak: Ibon Larrazabal, Jon Larrabide, Jon Etxebarria Txontxe, Sergio Peña, Asier Legarreta, Peru Berazategi, Aitor Esteban, Ortzi Garitano, Jone Larrinaga, Malen Amenabar, Miren Ibarluzea eta Etxahun Lekue.
Buruz burukora Miren Ibarluzea eta Etxahun Lekue iritsi ziren. Azkenean Txapelduna Etxahun Lekue izan zen. Etxahuni txapela Jose Mari Bilbaok jantzi zion, bertsolari Goierritarra (Erandio), 70 eta 80. hamarkadatan plazatan eta txapelketetan ibilitako bertsolaria bera, eta egun Taket Bertso Eskolako kidea dena.

Giro ezin hobean joan zen eskualdeko bertso giroa sustatzea helburu nagusi duen ekimen hau. Uribe Butroekoaz gain, beste bi ere jokatu dira. Onintza Enbeita gailendu zen Busturialdean eta Eneko Arrate Lea Artibain.

Beste eskualdeetako finalak
Arratiako Bertsolari Txapelketa, 2016-II-20: Diman
Hego Uribeko Bertsolari Txapelketa, 2016-III-05: Bilbon
Uribe Kostako Bertsolari Txapelketa, 2016-III-19: Plentzian
Ezkerraldeko Bertsolari Txapelketa, 2016-V-06


Albiste gehiago

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra

Araitz Katarain, Izaro Bilbao eta Janire Arrizabalaga - elkarrizketa 2024-03-13

«Bertso munduratze prozesu horretan sortzen diren gatazkak gorpuztuko ditugu, mimoz, arduraz eta umorez»

Larunbat gauean 21:00etan ETB1en 2024-03-07

Hitzetik Hortzera Xabier Rico Arabako txapel emailearekin