Bilbon Kafe Antzokian. 2016-03-16

BBK Sariketako finala ostiralean, Busturialdea eta Hego Uriberen artean

BBK Sariketako finala ostiralean, Busturialdea eta Hego Uriberen artean
BBK Sariketako finala jokatuko da bihar Bilbon, Busturialdea eta Hego Uriberen artean. Arratsaldeko 19:00etan izango da ektialdia eta han izango da Sareko plaza ere.
Iritsi da finalera lehen aldiz Bizkaiko  zortzi eskualde izan dituen BBK Sariketa, XXiV. edizioan. Horixe izan da aurtengo berritasun nagusia, Uribe Butroe lehen aldiz eskualde gisa atera baita aurten. Lau kanporaketa eta finalaurrekoren ondoren ostiral honetan izango da finaleko zita. 50 bertsolari gaztetxok hartu dute parte taldekako sariketa honetan, 15-24 urte bitartekoak. Busturialdeak (Gernika eta ingurua) eta Hego Uribek (Bilbo ingurua) izango dute finalean kantatzeko ohorea. Eta finalean ere bada aurten berritasunik. Sarien atalean, orain artean orain artean dirusaria izaten zen sari nagusia eta aurten talde bidaia izango da sari. Iazko edizioan Uribe Kosta eta Lea Artibai aritu ziren finalean, eta Uribe Kostak irabazi zuen.

Albiste gehiago

Nerea Bruño - Nafarroako bertsozale Elkateko lehendakaria 2025-09-08

«Nafarroako bertsolaritza goranzko joeran doa»

Larunbat gauean 21:00etan Mirari Martiarenak aurketuta 2025-09-02

Irailaren 13an hasiko da Hitzetik Hortzera

Datorren astean Bertsoa.eus-en 2025-07-16

Algortako Jaialdi Mundiala espazioan barrena

Unax Aizpurua Ibargarai - Euskal Herriko Eskolarteko txapelduna 2025-06-16

«Gaitzeko maila izan da eta denak biziki ongi aritu dira»