Bihar izango da lehen saioa 2016-04-07

"Bertso txiki, saio haundi" Zerainen

Bertsolarien arteko transmisioa bultzatu nahi du Zeraingo Zerainlab ekimenak eta horretarako, bertso desafioa antolatu du belaunaldi ezberdinetako zortzi bertsolarirekin. Bikoteka hartuko dute parte bertsolariek eta kanporaketa bakoitzean bina bikote arituko dira kantuan, eta hiru saio osatu beharko dituzte. Datozen bi ostiraletan jokatuko dira kanporaketak eta finala apirilaren 30ean izango da. Saio guztiak herriko taberna eta sagardotegietan izango dira.
Belaunaldi ezberdinetako zortzi bertsolarirekin antolatu du bertso desafioa Zeraingo Zerainlab ekimenak. Aratz Igartzabal, Maialen Akizu, Gemma Urteaga eta Eneko Araiztegi bertsolari gazteak,  transmisioan aritutako beste lau bertsolarirekin, Xabier Zeberio, Iñaki Murua, Millan Telleria eta Mikel Mendizabalekin.

Bikoteka hartuko dute parte desafioan eta bi kanporaketa izango dira. Kanporaketa bakoitzean bi bikote aurrez aurre eta hiru saio osatu beharko dituzte. Herriko tabernetan eta sagardotegietan izango dira saioak. Hemen egutegia:

- Apirilak 8, ostirala. Aratz Igartzabal (Gabiria) eta Xabier Zeberio (Itsasondo) - Maialen Akizu (Urretxu) eta Iñaki Murua (Gabiria) . Lehen saioa 19:00etan Ostatun, bigarrena 20:00etan Mandion eta hirugarrena afalostean izango da Oiharte sagardotegian.

· Apirilak 15, ostirala. Gemma Urteaga (Beasain) eta Millan Telleria (Albiztur) - Eneko Araiztegi (Segura) eta Mikel Mendizabal  (Itsasondo). Lehen saioa 19:00etan Ostatun, bigarrena 20:00etan Mandion eta hirugarrena afalostean izango da Otatza sagardotegian.

Finala apirilaren 30ean izango da, bazkalostean.

Bertsoaren bitartez Zerain herria lantzen
Zerain eta antzeko herri txikien garapena du helburu Zerainlab ekimenak. Kasu honetan, bertsoaren bitartez Zerainen jarduera ekonomikoan eragin nahi dute. Horregatik, sariak  herriko artzainen gaztak izango dira; bertso saioak herriko taberna eta sagardotegietan egingo dira; eta afaritarako bertako Lumagorri oilaskoak izango dituzte.

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra