Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2016-04-11

Peru Vidal nagusitu da lehenengo kanporaketan

Peru Vidal nagusitu da lehenengo kanporaketan
Bere atzetik gelditu dira, hurrenez hurren, Aitor Bizkarra, Beñat Romero, Lander Ibarluzea "Aitxulua", Mikel Galartza eta Iñaki Lersundi.
 Atzo abiatu zen Berrizen aurtengo Bizkaiko Bertsolari Txapelketa. Kultur Etxea lepo bete zen lehenengo saioa jarraitzeko. Azkenean, honela gelditu zen sailkapena:

 1.- Peru Vidal Gurrutxagak                  178,25 puntu
 2.- Aitor Bizkarra Ruizek                   176,5 puntu
 3.- Beñat Romero Maguregik                  163 puntu
 4.- Lander Ibarluzea Bikandi "Aitxulua"-k   159,5 puntu
 5.- Mikel Galartza Idirinek                 146,25 puntu
 6.- Iñaki Lersundi Arrizabalagak            130 puntu

 Hurrengo saioa Bermeon

 Hurrengo saioa igande honetan bertan izango da, Bermeoko Kafe Antzokian, arratsaldeko 18:00etan hasita. Honako seikote hau ariko da kantuan:

 Aitor Arrutia Azkueta
 Ander Elortegi Garatea
 Dani de Miguel Avecilla
 Imanol Arrutia Azkueta
 Jone Larrinaga Dañobeitia
 Julen Ibarguengoitia Ordorika


Albiste gehiago

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra

Araitz Katarain, Izaro Bilbao eta Janire Arrizabalaga - elkarrizketa 2024-03-13

«Bertso munduratze prozesu horretan sortzen diren gatazkak gorpuztuko ditugu, mimoz, arduraz eta umorez»

Larunbat gauean 21:00etan ETB1en 2024-03-07

Hitzetik Hortzera Xabier Rico Arabako txapel emailearekin