Gaur aurkeztu dute europa bat-batean proiektua Donostian 2016-04-13

'Europa bat-batean': kantu inprobisatuaren nazioarteko 11 adierazpide elkarrekin, oholtzan eta akademian

Kantu inprobisatuaren nazioarteko topaketak aurkeztu dituzte gaur Donostian.'Europa bat-batean' izeneko proiektuak 11 kantu inprobisatu adierazpide bilduko ditu: Kanarietako verseadoreak, Kubako repentistak, Kurdintango dengbêj-a, Kataluniako glosadoreak, Sardiniako cantadoriak, Galiziako regefeiroak, Zipreko tsiattistak, Babierako gstanzlsänger-ak, Galeseko canu byrfyryr-ak, Mexikoko trobadoreak eta bertsolariak. Jaialdiak eta jardunaldi akademikoak osatuko dute egitasmoaren gorputza. Aste honetan hasita, girotze saioan izango dira eta uztailean borobilduko dira topaketak.
Kantu inprobisatuaren nazioarteko topaketak aurkeztu dituzte gaur Donostian. 2003ko lehen topaketa emankor haiei jarraipena ematera dator oraingo Europa bat-batean egitasmoa. Mintzola Ahozko Lantegiak Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuarekin elkarlanean garatutako egitasmoa da eta helburua, munduko beste kantu inprobisatuak ezagutzea, adierazpide ezberdinen arteko zubiak eraikitzea eta bertsolaritza gure mugetatik kanpo ezagutaraztea. Aurkezpena Donostiako Hiriburutzaren egoitzan egin da eta bertan izan dira Pablo Berastegi Donostia 2016ko zuzedaria, Andoni Egaña Mintzola Ahozko Lantegiko patronatukidea, Carmen Agoués EHUko Udako Ikastaroen zuzendaria, eta Arrate Illaro Europa bat-batean talde antolatzaileko ordezkaria

Jaialdiak eta jardunaldi akademikoak
Europa bat-batean egitasmoak oholatzan eta akademian elkartuko ditu munduko kantu inprobisatuaren 11 adierazpide: Kanarietako verseadoreak, Kubako  repentistak, Kurdintango dengbêj-ak, Kataluniako glosadoreak, Sardiniako cantadoriak, Galiziako regefeiroak, Zipreko Tsiattistak,  Babierako Gstanzlsänger-ak, Galeseko Canu Byrfyryr-ak, Mexikoko trobadoreak eta bertsolariak. Bakoitzaren deskribapena eta bideoak hemen

Apirilean eta uztailean
Topaketetako lehen printzak, berez, iaz izan ziren Leon eta Katalunian. Hainbat saio eta jardun akademiko egin ziren bietan. Bigarren zatian, apirilaren 16etik 23ra, girotze saioak izango dira Euskal Herrian barrena: Bilbo, Hernani, Donostia, Iruñea, Markina-Xemein, Uztaritze eta Aramaio. Sardiniako Cantadoriak, Kurdistango Dengbêj ordezkaria eta Herrialde Katalanetako glosadoreak izango dira gure artean, bertsolariekin batean.

Topaketaren zati nagusia uztailaren 11-16 bitartean izango da, Donostian, Europako Hiriburutzaren baitan. Hor ere inprobisazio jaialdiak eta jardunaldi akademikoak izango dira. Jardunaldi akademikoetan mundu guztiko ordezkariak bilduko dira, jorratuko diren gaietan aditu entzutetsuak direnak. Besteak beste, Herrialde Katalanak, Austria, Murtzia, Zipre, Brasil, Kuba, Mexiko, Sardinia, Euskal Herria, Karelia, Estatu Batuak, Galizia eta Gales-eko kantu inprobisatuari buruz ariko dira. Informazio gehiago

Zazpi girotze saio aste honetan hasita
Apirilaren 16etik 23ra, girotze saioak izango dira Euskal Herrian barrena: Bilbo, Hernani, Donostia, Iruñea, Markina-Xemein, Uztaritze eta Aramaio. Sardiniako Cantadoriak, Kurdistango Dengbêj ordezkaria eta Herrialde Katalanetako glosadoreak izango dira gure artean, bertsolariekin batean. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, parte hartzekoak ziren bi inprobisatzaile kurduek ezin izan dute Turkiatik etortzeko bisa eskuratu. Alemanian bizi den Zinar Ala inprobisatzaile kurduak ordezkatuko ditu saio guztietan, Kurdistango ahozko tradizioren erakustaldia eskainiz. Inprobisatzaile kurdu bakarra izango dela kontutan hartuz, Herrialde Katalanetako inprobisatzaileak izango dira Bilbo, Hernani, Donostia eta Iruñeko saioetan.

Hau izango da, beraz, behin betiko egitaraua:

Apirilaren 16an, larunbatean, BILBOn
12:00etan Azkuna Zentroko auditorioan
Bertsolariak: Igor Elortza eta Ane Labaka
Cantadoriak, inprobisatzaile sardiniarrak: Simone Monni eta Paola Dentoni. Ahots laguntzaileak: Stefano Cara eta Michele Deiana
Denbeja, inprobisatzaile kurdua: Zinar Ala
Glosadoreak, Herrialde Katalanetako inprobisatzaileak: Christian Simelio eta -Anais Falco. Musikaria: Gerard Diez.
Gai-jartzailea: Maite Berriozabal
Sarrerak: Azkuna Zentroko informazio gunean, 10 euroan (AZ txartelarekin, 8 euroan). Bestela, sarrerak@loraldia.eus
Antolatzailea: Loraldia

Apirilaren 17an, igandean, HERNANIn
19:00etan Biteri kultur etxean
Bertsolariak: Arrate Illaro eta Maialen Lujanbio
Cantadoriak, inprobisatzaile sardiniarrak: Simone Monni eta Paola Dentoni. Ahots laguntzaileak: Stefano Cara eta Michele Deiana
Denbeja, inprobisatzaile kurdua: Zinar Ala
Glosadoreak, Herrialde Katalanetako inprobisatzaileak: Christian Simelio eta -Anais Falco. Musikaria: Gerard Diez.
Gai-jartzailea: Maite Berriozabal
Sarrerak: Leihatilan, 7 euroan
Antolatzailea: Hernaniko Udala
 
Apirilaren 19an, asteartean, DONOSTIAn
19:00etan UPV/EHUko Ignacio Maria Barriola Zentroko (aularioa) erabilera anitzeko gelan
Bertsolariak: Oihana Bartra eta Sustrai Colina
Cantadoriak, inprobisatzaile sardiniarrak: Simone Monni eta Paola Dentoni. Ahots laguntzaileak: Stefano Cara eta Michele Deiana
Denbeja, inprobisatzaile kurdua: Zinar Ala
Glosadoreak, Herrialde Katalanetako inprobisatzaileak: Ferriol Macip eta Mireia Mena. Musikaria: Marcel Marimon.
Gai-jartzailea: Haritz Casabal
Ikasle ez direnentzat ere zabalik!
Dohainik, eskuratu gonbidapenak aurrez gi-kultura@ehu.eus helbidean
Antolatzailea: UPV/EHUko Gipuzkoako Errektoreordetzako Hedakuntza

Apirilaren 20an, asteazkenean, IRUÑEAn
19:00etan Zentral aretoan
Bertsolariak: Miren Amuriza eta Julio Soto
Denbeja, inprobisatzaile kurdua: Zinar Ala
Glosadoreak, Herrialde Katalanetako inprobisatzaileak: Ferriol Macip eta Mireia Mena. Musikaria: Marcel Marimon.
Gai-jartzailea: Haritz Casabal
Dohainik
Antolatzailea: Iruñeko Udala

Apirilaren 21ean, ostegunean, MARKINA-XEMEINen

19:00etan Kontzejupean, eta gero inprobisatzaileekin poteoa herrian
Bertsolariak: Nerea Ibarzabal eta Jon Martin
Cantadoriak, inprobisatzaile sardiniarrak: Simone Monni eta Paola Dentoni. Ahots laguntzaileak: Stefano Cara eta Michele Deiana
Denbeja, inprobisatzaile kurdua: Zinar Ala
Gai-jartzailea: Itxaso Paia
Dohainik
Antolatzailea: Markina-Xemeingo Udala

Apirilaren 22an, ostiralean, UZTARITZEn

20:00etan Lapurdi Gelan
Bertsolariak: Miren Artetxe eta Maddi Sarasua
Cantadoriak, inprobisatzaile sardiniarrak: Simone Monni eta Paola Dentoni. Ahots laguntzaileak: Stefano Cara eta Michele Deiana
Denbeja, inprobisatzaile kurdua: Zinar Ala
Gai-jartzailea: Iker Iriarte
Sarrerak: Leihatilan, 5 euroan
Antolatzailea: Euskal Kultur Erakundea

Apirilaren 23an, larunbatean, ARAMAIOn
19:00etan kultur etxean
Bertsolariak: Beñat Gaztelumendi eta Xabi Igoa
Cantadoriak, inprobisatzaile sardiniarrak: Simone Monni eta Paola Dentoni. Ahots laguntzaileak: Stefano Cara eta Michele Deiana
Denbeja, inprobisatzaile kurdua: Zinar Ala
Gai-jartzailea: Itxaso Paia
Sarrerak: Leihatilan, 5 euroan
Antolatzailea: Arabako Foru Aldundia

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra