Eskolartekoa 2016-05-02

Aste honetan jokatuko dira Bizkaiko Eskolarteko kanporaketak

Aste honetan jokatuko dira Bizkaiko Eskolarteko kanporaketak
Bihar hasi eta maiatzaren 6ra bitarte lau kanporaketa jokatuko dira Getxon, Bermeon, Deustun eta Elorrion. Finala maiatzaren 22an izango da Getxon, egun osoko egitarau baten barruan.
 Aste honetan abiatuko da Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa. Denera lau kanporaketa jokatuko dira bihar hasi eta ostiralera bitarte:

 -Maiatzaren 3an, asteartez, Getxoko Azebarri kultur elkartean arratsaldeko 17:30ean
 -Maiatzaren 4an, asteazkenez, Bermeoko Eleizalde ikastolan, 15:00etan
 -Maiatzaren 5ean, ostegunez, Deustuko Berbaizu euskara elkartean, 17:00etan
 -Maiatzaren 6an, ostiralez, Elorrioko Txintxirri ikastolan, 15:00etan

 Egin beharreko lanak

 Saio bakoitzak bi fase izango ditu. Lehenengo zatian bertsolari guztiak ariko dira kantuan, eta honako ariketa hauek egingo dituzte:

 -Hitza emanda bertsoa, gehienez hamarreko handian
 -Lau oinak emanda bertso bat
 -Ofiziotan bina bertso, zortziko handian

 Bigarren fasera sailkatzen diren bertsolariek beste hiru bertso kantatuko dituzte:

 -Ofiziotan, bina bertso, zortziko txikian
 -Kartzelako lana: bakarka, gai bati bertso bat, gehienez hamarreko handian

 Finala maiatzaren 22an

 Finala maiatzaren 22an izango da Getxoko Fadura kiroldegian. Egun osoko festa prestatzen ari dira. Goizean idatzizko eta bat-bateko finalak izango dira. Eguerdian bazkaria egingo dute, eta bazkalostean bertso-eskolek tartea izango dute. Azkenik, arratsaldean Bizkaiko Bertsolari Txapelketako udaberriko faseko kanporaketa izango da Faduran bertan.

 Nahi izanez gero bazkaritarako txartelak eta egun horretako kamisetak eskuragarri daude jada www.bertsosarrerak.eu atarian.

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra