Altzon izan zen, joan den ostiralean 2016-05-04

Amurizaren bat-bateko azken plazako bertsoak sarean

Sareko plazan dira Xabier eta Miren Amurizak, Altzon Elordi elkartean egindako saioko bertsoak. Bertsolaritza modernoaren erreferentzia nagusiaren agurreko saioa izan zen. Bertsoa.eus-ek jaso zituen ekitaldiko bertsoak.
Sareko plazan dira Xabier eta Miren Amurizak, Altzon Elordi elkartean egindako saioko bertsoak. Bertsolaritza modernoaren erreferentzia nagusiaren agurreko saioa izan zen. Bertsoa.eus-ek jaso zituen ekitaldiko bertsoak.

Librean aritu ziren

Elordi elkartea tope beteta eta agur giro sentituan kantatu zuten bi bertsolariek. Altzotarrak ez ezik, bertso munduko aurpegi ezagunak ere bai entzule: Iñaki Murua Bertsozale Elkarteko lehendakaria, Asier Ibaibarriaga Bizkaiko Bertsozale Elkarteko lehendakaria, Anjel Mari Peñagarikano bertsolaria, Marta Agirrezabala Lankuko arduraduna... Librean egin zuten saio osoa, bi zatitan. Tartean, Xabier Amurizaren bertso jarriak abesteko parada jarri zuten antolatzaileek. Agurtzera zihoan maisu handiak sorpresa ere ekarri zuen. Altzon Mixel Ducau-ren Lurra abestia kantatu nahi zuen bere azken ekitaldian, eta halaxe egin zuen. Bukaeran, jendea zutik, gehienak begiak beteta, eta txalo luze batekin amaitu zen Xabier Amurizaren azken bat-bateko bertso plaza, 51 urteko bide emankorraren ondoren.

Albiste gehiago

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra

Araitz Katarain, Izaro Bilbao eta Janire Arrizabalaga - elkarrizketa 2024-03-13

«Bertso munduratze prozesu horretan sortzen diren gatazkak gorpuztuko ditugu, mimoz, arduraz eta umorez»

Larunbat gauean 21:00etan ETB1en 2024-03-07

Hitzetik Hortzera Xabier Rico Arabako txapel emailearekin