Eskolartekoa 2016-05-09

Bizkaiko Eskolarteko finalistak erabaki dira

Bizkaiko Eskolarteko finalistak erabaki dira
Aritz Landeta, Beñat Bilbao, Bittor Altube, Eneko Barruetabeña, Gorka Pagonabarra, Iruri Altzerreka, Txaber Altube eta Unai Mendiburu ariko dira hilaren 22an Getxon.
 Joan zen ostiralean jokatu zen Elorrioko Txintxarri ikastolan Bizkaiko Eskolarteko laugarren eta azken kanporaketa. Honako zortzikote hau aritu zen kantuan:

 Naroa Torralba (ALBE)
 Beñat Molina (Durangaldeko Bertso Eskola)
 Eneko Barruetabeña (Durangaldeko Bertso Eskola)
 Xabier Barreña (Durangaldeko Bertso Eskola)
 Bittor Altube (Durangaldeko Bertso Eskola)
 Gorka Pagonabarra (Durangaldeko Bertso Eskola)
 Peru Astigarraga (Durangaldeko Bertso Eskola)
 Iruri Altzerreka (Berrizko Bertso Eskola)

 Hilaren 22an finala Getxon

 Behin lau kanporaketak jokatuta, honako zortzi bertsolari hauek sailkatu dira hilaren 22an Getxon jokatuko den finalera:

 Aritz Landeta
 Beñat Bilbao
 Bittor Altube
 Eneko Barruetabeña
 Gorka Pagonabarra
 Iruri Altzerreka
 Txaber Altube
 Unai Mendiburu

 Egun osoko egitaraua

 Egun horretan egun osoko egitaraua izango da Getxon. Goizean idatzizko eta bat-bateko finalako jokatuko dira. Ondoren, bazkaria izango da bertan. Sarrerak jada eskuragarri daude www.bertsosarrerak.eu atarian. Bazkalostean bertso-eskolek tarte berezia izango dute. Eta, arratsaldean, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako Udaberriko Faseko kanporaketa jokatuko da Faduran bertan.

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra