Eskolartekoa 2016-05-17

Larunbatean Bertso Eskolen Egunak egingo dira Araban eta Iparraldean

Larunbatean Bertso Eskolen Egunak egingo dira Araban eta Iparraldean
Hazparnen eta Aramaion izango dira hitzorduak. Eskolarteko finalak ere bertan egingo dituzte.
 Udaberriarekin batera eta bertso-eskoletako gazte eta gaztetxoek elkar ezagutzeko helburuz, Bertso Eskolen Egunak egiten ari dira herrialdez herrialde. Gipuzkoa eta Nafarroa izan ziren lehendabizikoak, eta larunbat honetan beste bi hitzordu izango dira Araban eta Ipar Euskal Herrian.

 Arabako Bertso Eskolen Eguna

 Aramaion izango da Arabako Bertso Eskolen Eguna. Ohi bezala, egitarau zabala prestatu dute. Goizean Eskolartekoa egingo da Kultur Etxean. 11:00etan bat-batean kantatuko ez duten bertsolariak ariko dira bertso sorta jarriak edo bat-bateko ariketa laburrak jendaurrean kantatuz. Ondoren, 15 eta 18 bitarteko gazteen bat-bateko finala jokatuko da. Honako seikote hau aterako da oholtzara:

 Aroa Arrizubieta
 Markel Yoyer
 Martin Abarrategi
 Peru Amorrortu
 Unai Anda
 Xabier Antia

 Behin saioa bukatuta eta herriko trikitilariek lagunduta, bertso poteoan joango dira herriko kaleetan zehar, bazkalordura arte. Bazkaria San Martin Eskolako jantokian izango da. Bazkalostean, berriz, herri olinpiadak egingo dituzte.

 Xiberoa, Lapurdi eta Behe Nafarroako Bertso Eskolen Eguna

 Xiberoa, Lapurdi eta Behe Nafarroako bertso-eskoletako gazte eta gaztetxoek ere larunbatean izango dute elkar ezagutu eta eguna elkarrekin pasatzeko aukera. Hazparneko zineman izango da aurtengo hitzordua. Hasteko, Eskolarteko txapelketa izango da: goizeko 10:00etan egingo dira kanporaketak eta, sailkatutako lau bertsolariekin, 14:00etan egingo da finala, bazkalostean alegia. Kanporaketetan Oskar Estanga bertsolari eta musikaria izango dute lagun, eta haurrek prestatutako sortak musikaz lagunduta kantatuko dituzte elkarrekin.

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra