Fadura kiroldegian 2016-05-20

Bizkaiko eskolartekoa eta bertso-eskolen eguna igandean Getxon

Eskolartekko finalean zortzi gazte arituko dira kantuan: Aritz Landeta (ALBE), Beñat Bilbao (Lilibertso Bertso Eskola), Bittor Altube (Durangoko Bertso Eskola), Eneko Barruetabeña (Durangoko Bertso Eskola), Gorka Pagonabarraga (Durangoko Bertso Eskola), Iruri Altzerreka (Berrizko Bertso Eskola), Txaber Altube (Durangoko Bertso Eskola), Unai Mendiburu (ALBE). Arratsaldean bertso-eskolen tartea izango da.
Bizkaiko bertso-eskolen egunaren baitan, igande honetan, maiatzaren 22an jokatuko da Bizkaiko Eskolartekoa Getxon, Fadura kiroldegian. Goizean, 10:00etan, idatzizko txapelketa egingo da lehenengo. Bizkaia osotik joango dira gazteak Getxora. Horren ostean, 11:30ean, bat-bateko finala jokatuko da. Orain arte lau kanporaketa jokatu dira, eta hortik sailkatu dira gazteak finalera.

2016ko finalistak, hauek:
  • Aritz Landeta (ALBE)
  • Beñat Bilbao (Lilibertso Bertso Eskola)
  • Bittor Altube (Durangoko Bertso Eskola)
  • Eneko Barruetabeña (Durangoko Bertso Eskola)
  • Gorka Pagonabarraga (Durangoko Bertso Eskola)
  • Iruri Altzerreka (Berrizko Bertso Eskola)
  • Txaber Altube (Durangoko Bertso Eskola)
  • Unai Mendiburu (ALBE)

Eskolarteko bat-bateko finalean Olatz Larrinaga Caballero arituko da gai emaile beharretan. Epaimahaia, ostera, Alaitz Etxanobe Bereziartuak, Beñat Romero Maguregik eta Joseba Santxo Uriartek osatuko dute. Eskolarteko idatzizko eta bat-batekoak jokatu ostean, sari banaketa ekitaldia egingo da. Gero, bazkaria egongo da.

Arratsaldean, bazkalostean bertso-eskolen tartea izango da eta ondoren Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren Udabarriko Faseko kanporaketa jokatuko da, Faduran bertan.

Albiste gehiago

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra

Araitz Katarain, Izaro Bilbao eta Janire Arrizabalaga - elkarrizketa 2024-03-13

«Bertso munduratze prozesu horretan sortzen diren gatazkak gorpuztuko ditugu, mimoz, arduraz eta umorez»

Larunbat gauean 21:00etan ETB1en 2024-03-07

Hitzetik Hortzera Xabier Rico Arabako txapel emailearekin