Irailaren 12rako aurkeztu beharko dira eskaerak 2016-05-25

Bertsolaritzaren ikerketarako bi deialdi zabalik

Aurten, lehenengoz, bertsolaritzari lotutako doktorego aurreko bi ikerketa kontratu sarituko dituzte Mintzola Ahozko Lantegiak eta EHUko Mikel Laboa Katedrak eta Euskara eta Ikerketa Errektoreordetzak. Horrez gain, hiru ikerketa proiektu ere sarituko dira.
 2013an hasi ziren Mintzola Ahozko Lantegia eta EHUko Mikel Laboa Katedra eta Euskara eta Ikerketa Errektoreordetza doktorego aurreko ikerketa kontratu-deialdiak egiten, bertsolaritzaren ikerketa zientifikoa bultzatzeko. Aurten laugarrenez zabaldu da deialdia, baina berrikuntza batekin: aurten bi kontratu aterako dira lehenengoz. Doktoregaiak berak nahi duen ikuspegitik landu ahal izango du bertsolaritza, baina epaimahaiak kontutan hartuko ditu Bertsolaritzaren Ikerketa Plan Estrategikoan lehenetsitako iker-lerroak.

 Hiru proiektu sari

 Bestalde, bigarren deialdi bat ere izango da aurten: Mintzola Ahozko Lantegiak eta Mikel Laboa Katedrak 2000 euroko hiru proiektu sari emango dituzte. Master amaierako lanetara bideratuko diren arren, bestelako ikerketa-lan monografikoak ere onartuko dira.

 Irailaren 12rako

 Bi deialdietarako eskaerak egiteko epea irailaren 12an bukatuko da. Informazio gehiago nahi izanez gero egin klik hemen.

Albiste gehiago

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra

Araitz Katarain, Izaro Bilbao eta Janire Arrizabalaga - elkarrizketa 2024-03-13

«Bertso munduratze prozesu horretan sortzen diren gatazkak gorpuztuko ditugu, mimoz, arduraz eta umorez»

Larunbat gauean 21:00etan ETB1en 2024-03-07

Hitzetik Hortzera Xabier Rico Arabako txapel emailearekin