Ekainaren 16, 17 eta 19 2016-06-09

Ekitaldiak Xabier Amurizaren eskerronez

Ekainaren 16, 17 eta 19an Xabier Amurizari eskerrona adierazteko ekitaldiak izango dira Durangaldean. 'Amurizaren gaiak eta garaiak' berbaldia, 'Emaidazue freskura' lagunarteko kantaldia eta erromesaldi artistikoa Etxanotik Berrizera 'Amurizaren bideak eta aireak'. Durangoko hainbat eragilek elkarrekin antolatutako egitaraua da.
Maiatzean iragarri zuen Xabier Amurizak bertso plazak utzi egingo zituela. Altzon egin zuen azken bat-bateko saioa eta ekainean berari eskerrona azaltzeko zenbait ekitaldi egingo dira Durangaldean. Durangaldeko hainbat eragileren eskutik dator proposamena, tartean bertsolaritza inguruko eragileak. Azken urteotan 'Zilar astea' antolatzen dute, aste tematiko bat, kultur adierazpide artekoa. Xabier Amurizaren obraren eta figuraren bueltan proposamen bat lantzen ari zirela jakin zuten aurten utziko zituela plazak eta ekainaren 16,17 eta19 izango dira eskerrona adierazteko ekitaldiak. Kontzeptu hau azpimarratu Igor Elortzak: "Ez da agur omenaldi kutsuko ekitaldi bat, Amurizak aktiboan jarraitzen du". Eta Unai Iturriagak erantsi:  "Idea nagusia da berak ikutu dituen esparruetako jendea biltzea eta beren maitasuna eta karinoa azaltzea".

'Amurizaren gaiak eta garaiak', ekainaren 16an, Amorebieta-Etxanon, Zelaieta zentroan 19:30etan
Ekitaldiak hiru ikuspegi landuko ditu Xabier Amurizaren gaiak eta garaien inguruan. Andoni Egañak sorkuntza alorra, bertsolaritzaz eta haratago; Kepa Altonagak hizkuntzalaritza ikuspegitik jorratuko du Amurizaren ekarria; eta Edurne Brouard-ek Amurizaren iritzigintza jorratuko du. Bideratzaile lanetan Jone Guenetxea arituko da.

'Emaidazue freskura' kantaldia. Ekaineran  17an, Durangon, Pateruena kafe antzokian, 22:30etan
Ordu eta erdiko ikuskizun bat izango da Amurizaren hitzak kantatzeko eta berritzeko ikuskizuna: "Bertsoa, kantua, margoa eta poesia. Bizitza kantatu nahi ei zuen Xabierrek, eta, berearekin batera gu guztiona ere kantatu duenez gero, beste behin biziberrituko dugu" adierazi dute antolakuntzatik. Parte hartzaileen artean izango dira: Igelaren Banda, Tapia eta Leturia, Mursego, Mikel Markez eta Josu Zabala, Anje Duhalde, Miren Amuriza, Maialen Lujanbio, Natxo de Felipe eta Anton Latxa, Leire Bilbao, Gotzon Garaizabal eta Peru Magdalena.
Abeslari bakoitzak bi-hiru kanta abestuko ditu, Amurizaren hitzekin beti ere. Maialen Lujanbio eta Miren Amurizak bertso jarriak egingo dituzte. Margoa izango da emanaldiaren haria marraztuko duena eta Leire Bilbaok interbentzio literarioak egingo ditu.

'Amurizaren bideak eta aideak' erromesaldi artistikoa
Xabier Amurizaren bizitzan eta obran barrena egindako bidaia izango da, Etxanotik hasi eta Berrizera. Erromesaldi artistiko horretan geldialdiak izango dira Zornotzan, Iurretan, Abadiñon (Gerediagan) eta Berrizen amaituko da. Geldialdi bakoitzean 20-30 minutuko ekitaldia egingo da eta bertsolaritza eta beste alorretako zein herritarren parte hartzearekin. Bertsolarien alorretik, ekitaldietan parte hartzaile izango dira, besteak beste, Jon Lopategi, Abel Muniategi, Amets Arzallus, Jon Maia, Amets, Alaia Martin... Ibilbidea autobusez egingo da eta ondoren, Berrizen bazkaria egingo dute. Autobusa goizeko 09:30etan irtengo da Berrizko kiroldegitik eta 14:00etarako itzuli.

Sarrerak salgai
Bai kantaldirako eta bai erromesaldi artistikorako zein bazkaritarako sarrerak salgai daude. Batetik,  Plateruena kafe antzokiko gunean, www.plateruenasarrerak.eu eta baita Berrizeko estankoan ere.

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra