Urteroko jaialdia 2016-06-14

Ereñotzun San Antonio bezperan

Joan zen igandean Maialen Lujanbio, Unai Mendizabal, Eli Pagola, Andoni Egaña eta Igor Elortza aritu ziren kantuan, Arnaitz Lasarte gai-jartzaile zutela.
 Tradizio handiko bertso-plaza da Ereñotzukoa. Bertakoa zen Txirrita. Aurten 80 urte bete dira Txirrita hil zenetik, eta Ereñotzuko San Antonio jaietan ere behin baino gehiagotan gogoratu dute. Joan zen igandean, San Antonio bezperan, urteroko jaialdia egin zuten plazan. Honako boskote hau aritu zen kantuan Arnaitz Lasarteren esanetara:

 Maialen Lujanbio
 Unai Mendizabal
 Eli Pagola
 Andoni Egaña
 Igor Elortza


 Saioa hasieran plazan egitekoa bazen ere, euria zela eta entzuleek frontoitik jarraitu zuten bertsolarien lana. Bertsoaldi onenak ikusgai daude Bertsoan.

Albiste gehiago

Anonyme Popularren agurreko kontzertuak maiatzean eta ekainean 2024-04-18

Anonyme Popular: 'Azken agurrak' bira Gasteiz, Baiona eta Bilbon

Maddi Aiestaran Iparragirre - Osinalde Sariko balorazioa 2024-04-08

«Helburua zen guretik kantatzea eta uste dut neurri handi batean lortu dugula»

Jone Larrinaga Dañobeitia - Bertsolari Bertsozale Podkasta 2024-03-28

«Bertsolaritzaren garapena aberatsagoa da espektatibarik gabe»

Mikel Artola Izagirre - Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko koordinatzailea 2024-03-26

«Gipuzkoan 10-50 urte bitarteko bertsolari ia denek kantatuko dute udaberrian»

Juanjo Uria Zubiarrain - Bertsolari bertsozale podkasta 2024-03-15

Juanjo Uria: bertsoa eragiletzatik eta pasiotik bizi duen hernaniarra